Irakasleak

XSLaren edukia

ISRAEL ALONSO SAEZ

Ezagutza arloa
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Saila
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
israel.alonso@ehu.eus

Gizarte hezkuntzan diplomaduna, Pedagogian lizentziadun eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Pedagogia Terapeutikoan unibertsitate espezialista. Gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonekin giza- hezkuntza eskuhartzean 15 urte baino gehiagoko esperientzia. Denboraldi honetan gizarte hezitzaile eta pedagogo gisa egin dut lan, giza proiektu ezberdinen koordinazio eta eskuhartzean.

2011 ko Irailetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko, Gizarte Hezkuntza graduko Didaktika eta Eskola antolakuntza sailean irakasle lanean ari naiz. Eskolak emateaz gain, Gizarte hezkuntzako graduko koordinatzaile eta egun Bilboko Hezkuntza Fakultateko gradu eta graduondoko koordinazio eta hobekuntza dekanordea lanean ari naiz.

Egonaldiak eta graduondoko eskolak eman ditut herrialde ezberdinetan: Txile, Ekuador, Italia edo Frantzia. Hogeitamar artikulu eta beste publikazio zientifiko baino gehiago idatzi ditut nire bi ikerketa lerroekin erlzionatutakoak: gizarte hezkuntza ekintza eta Unibertsitateko berrikuntza eta aldaketa eta honen eragina irakasle lanean, azken hau nire Tesiko gaia, 2015eko Uztailean aurkeztua. Lau ikerketa proiektutan parte hartu dut, eta nazio eta nazioarteko hogeita hamar komunikazio baino gehiago ditut. I+G+I bi proiektutan lan egin dut: bat “Aisialdia, gizarte hezkuntza ekintza eta gizarte kohesioa” tituluduna, Pere Tarres fakultatean (Ramon LLull) eta bestea EHU-ko proiektua “ Inklsuiorako Berrikuntza sareak. Haurtzaro zaurgarri

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak