Irakasleak

XSLaren edukia

IÑAKI ARRIETA URTIZBEREA

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
i.arrieta@ehu.eus

Iñaki Arrieta Urtizberea Gizarte eta Kultur Antropologian doktorea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea da. UPV/EHUko Gizarte Antropologiako Graduko Museoak, Kultur Ondarea eta Kultur Politika irakasgaiak irakasten du. “Landa ondare eta berrikuntza zentroen piriniotar sarea” (PATRIM+ 251/16) Europako proiektuaren ikertzaile nagusia da. Proiektu hau POCTEFA-INTERREG-FEDER-ek finantzatzen dut. Halaber, ondorengo proiektuetan parte hartzen du ikertzaile gisa. “Kultur eta natura ondarea krisi garaian. Erronkak, moldaerak eta estrategiak tokiko testuinguruetan” (CSO2015-68611-R) eta “Ondare ez-materiala eta kultur politikak: erronka sozialak, politikoak eta museologikoak” (PGC2018-096190-B-I00). Bi proiektu hauek Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Xavier Roigék zuzentzen ditu, eta Espainiako Gobernuak diruz laguntzen ditu. “Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Talde”ko (IT890-16) kidea da. Talde hau UPV/EHUko irakasle Agustin Azkaratek zuzentzen du, eta Eusko Jaurlaritzak fintzatzen du. Zenbait idazlan argitaratu ditu museoi eta kultur ondareari buruz; besteak beste, “El patrimonio cultural en las sociedades líquidas”, “El género en el patrimonio cultural” o “Lugares de memoria traumática”.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak