Irakasleak
XABAT OREGI ISASI
- Ezagutza arloa
- Arkitektura Eraikuntzak
- Saila
- Arkitektura
- Ikastegia
- Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Posta elektronikoa
- xabat.oregi@ehu.eus
Xabat Oregi Isasi, arkitekturan lizentziatua Donostiako Arkitektura goi eskola teknikoan EHU-UPV (2008), berezko masterra fatxada arinetan EHU-UPV (2009); eta Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan” masterra (EHU-UPV, 2012). Bizi zikloaren ikuspegitik eraikinen birgaitze energetikoen prozesuen analisi teknoekonomikoa oinarrituriko nazioarteko doktoretza lortu zuen Cum Laude aipamenarekin (EHU-UPV, 2016). Kontuan izan, bere tesiak doktorego lanik onenaren lehen saria irabazi zuela Pragan ospaturiko “iiSBE Panek Award in Sustainable Buildt Environment” lehiaketan. 2008 eta 2012 urteen artean energia aholkularitza bulego baten egin zuen lan. Ikerketaren alorrean, 2012-2018 bitartean ikerlari gisa aritu da Tecnalia ikerketa zentroan energia-eraginkortasunaren eta bizi-ziklo analisiaren alorrean, H2020, INNPACTO, SUDOE, Intelligente Energy Europe, POCTEFA edo ETORGAI deialdietako proiektuetan zuzenean parte hartuz. 2018ko irailetik UPV / EHUko Arkitektura Saileko irakasle atxikia da. Horrez gain, UPV / EHUren “Calidad de Vida en la Arqutiectura” CAVIAR ikerkuntza taldeko partaide ere bada.