Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE MIGUEL RICO MARTINEZ

Ezagutza arloa
Arkitektura Eraikuntzak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
j.rico@ehu.eus

Arkitekto doktorea, Jose Miguel Rico-Martinezek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan aurkeztu zuen metal zabalduaren argi-transmitantziari buruzko bere doktore tesia 2015ean.



Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean irakaste du 2003tik, Arkitektura Sailean. Egun Arkitekturaren Oinarrietako Graduko hurrengo ikasgaiak ematen ditu: Egiturak IV (Geoteknia eta zimenduak) eta Eraikitzeko Era Berriak.



Ekarpen anitz egin ditu kongresu, liburu, aldizkari eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko graduondokoetan: Fatxada Arinetako Masterra, Eraikuntza Jasangarriko Masterra, Zurezko Egiturak, Eraikuntza eta Diseinuko Masterra eta Gastronomia-Espazioen Diseinuko Masterra.



Akademia eta Zientzia-batzorde ugarietan harten du parte: Masterretan, Tecnaliaren International Congress on Architectural Envelopes, Journal of Façade Design and Engineering (JFDE) eta EFN European Facade Network (www.facades.ning.com).



M-etxea Arkitekturaren Ikerketa Elkartearen sortzailetako bat da. Irabazi asmorik gabeko elkarte bat, 2010etik espazio kolektiboen inguruko ikerketa-ekintza garatzen duena.



Hainbat proiektuen autorea da etxebizitza, komertzio, industria eta bulego-eraikinetan, 2004tik.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak