Gaia

XSLaren edukia

LAURA SAENZ DEL BURGO MARTINEZ

Ezagutza arloa
Farmazia eta Farmazia Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
laura.saenzdelburgo@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazian lizentziaduna (2003) eta doktorea (2008) da. Bere tesia nerbio-sistema zentralaren G-proteinei erantzitako hartzaileen (GPCR) eta GIRK potasio-kanaleen espresioan eta erregulazioan oinarritu zen; eta baita depresioaren tratamendurako izan dezaketen inplikazioan ere. Garai horretan, Bartzelonako Ikerketa Biomedikoko Institutuan lan egin zuen ere eta Ciber-SAMeko kidea izan zen.

2009 eta 2011 urteen artean, Graeme Milligan irakaslearen zuzendaritzapean, ikertzaile postdoktoral bezala lan egin zuen Molecular, Cell & Systems Biology Institutuan (Glasgoweko Unibertsitatea). Farmakologia molekularrean espezializatu zen eta GPCRen dimerizazio prozesua kontrolatzen duten elkarrekintzak aztertu zituen.

2005 urtetik aurrera, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakasle laguntzailea da eta 2011 urtearen amaieratik aurrera, Farmazia Fakultatean irakasle bezala lan egiten du, non Teknologia Farmazeutikoa eta Kudeaketa, Legeria, Plangintza eta Deontologia irakasgaiak irakasten dituen.

Horrez gain, NanoBioCel (euskal unibertsitate sistemaren A taldea) ikerketa taldearen kidea da, Jose Luis Pedraz doktorearen zuzendaritzapean. Era berean, Ciber-BBNeko kidea da eta Nanbiosis (Drug Formulation) plataformari laguntza teknikoa ematen dio. Bere egungo ikerketa lerroak terapia aurreratuen garapenean oinarritzen dira, mikroenkapsulazio tekniketan eta 3D bioinprimaketan ehunen birsorkuntzarako oinarrituta.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak