Irakasleak

XSLaren edukia

JON IÑAKI ARRIZUBIETA ARRATE

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Mekanikoa
Saila
Ingeniaritza Mekanikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
joninaki.arrizubieta@ehu.eus

Jon Iñaki Arrizubieta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle atxikia da 2018 urtetik. Doktoregotza tesia, 2017ko ekainean defendatua, laser bidezko ekarpenaren eremuan egin zuen, eta egun, Errendimendu Altuko Fabrikazio taldearen baitako, Prof. Lamikizek zuzenduriko Laser Material Processing barrutiko kidea da. Gainera, prof. Lopez de Lacallek zuzenduriko Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroko irakasle atxikia da. Bere ikerkuntza balio-erantsi handiko pieza metalikoen laser bidezko konponketara bideratuta dago, bereziki sektore aeronautiko eta automoziokoetarako.



Doktoregotza tesian zehar, La Caixako gizarte-ekintzako fundazioaren beka eskuratu zuen eta Aacheneko IPT Fraunhoferrean egonaldi bat egin zuen. Horren ondorio, egungo ACAMeko zuzendari den Kristian Arntz eta prof. Lamikizen zuzendaritza bateratua izan zen. Tesiak Espainiako Ingeniaritza Mekanikoko tesi hoberenaren sariaren accesita lortu zuen eta UPV/EHUren Doktorego Sari Berezia.



Egun, hamar argitalpen baino gehiago ditu indexatutako aldizkarietan, eta baita, kongresu nazional eta internazionaletan ponentzia anitzak. Gainera, proiektu nazional (Addiclean, Aporta, …) zein internazionaletan (Paraddise, Poctefa, …) partehartze aktiboa dauka.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak