Breadcrumb

GAKOAK - Enpresa Kudeaketa - Ingeniaritza eta Arkitektura

Tituluaren gakoak

Gure inguruneko industria enpresek gero eta sarriago eskatzen dituzte zuzendaritza karguetarako profil berriak, beren baitan biltzen dituztenak ingeniaritza ezagutzak, batetik, eta kudeaketa ekonomikoa eta enpresari buruzkoak, bestetik. Profil hori lortzeko ohiko bidea izaten da ezagutza hori ikasketa teknikoak bukatu eta gero lortzea. Enpresen gestioko aditu tituluak helburu dauka ingeniaritzaren eta arkitektura teknikoko titulazioetako ikasleei oinarrizko ezagutza ematea enpresen gestio eta administrazioaren arloan. Hori guztia, ikasketak egin bitartean.

Ikasketa teknikoen osagarri diren zenbait gaitasun lortuko ditu ikasleak lan munduan eskari handia dutenak:

  • Marketinaren oinarriak ulertuko ditu, baita enpresa estrategiarekiko erlazioa ere.
  • Finantza iturri egokiak hautatzeko irizpideak enpresarentzat egokia den finantza egitura bat lortzeko, betiere enpresaren beharrak eta lehia egoera kontuan hartuta.
  • Zuzentze estrategikoaren prozesuko egitura eta edukiak ulertu eta, hala, enpresen errealitate konplexu eta nahasia egokiro interpretatzen ikasiko du.
  • Kontzeptuak eta tresnak erabiltzen ikasi eta enpresa batentzako plan estrategikoa formulatzeko aukera izango du.
  • Inbertsio eta finantziazioetarako erabaki egokiak hartuko ditu enpresaren finantza oreka lortze aldera.
  • Enpresaren finantza plan bat egiteko trebetasuna eskuratuko ditu. Ezagutzen bidez profil profesionala hobetu nahi badute. Horretarako, taldeak zuzentzeko, ikuspegi estrategikorako, erabakiak hartzeko eta finantzak kudeatzeko trebeziak landu eta hobetu behar dira.

Titulu hau egin ahal izateko, gaindituta izan behar dira lotutako graduko lehenengo bi mailak.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2026

Kreditu kopurua

24 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

300 €

Irakaslekua

Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

4 ARRAZIO - Enpresa Kudeaketa - Ingeniaritza eta Arkitektura

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Lan merkatuko erronka eta eskaerei erantzuten die, epe laburrean edo ertainean kudeaketa erantzukizunak hartu beharko dituzten profil teknikoetarako.
  • Ingeniaritzako ikasketekin batera egin ahal izateko diseinatuta dago.
  • Ingeniaritzako ikasketen osagarri da, eta behin gradua amaituta ere bukatu daitezke ikasketa hauek.
  • Kostu ekonomikoa askoz txikiagoa da prestakuntzako beste aukera batzuekin alderatuta.

IRUDIA - Enpresa Kudeaketa - Ingeniaritza eta Arkitektura

IRTEERA PROFESIONALAK - Enpresa Kudeaketa - Ingeniaritza eta Arkitektura

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak espezialitatearen araberako ingeniaritzako gradudunaren ia berberak dira, baina enpresek, ingeniari bat behar dutenean, gero eta gehiago eskatzen dute titulu honen bitartez lortzen den profila. Kontratatua izatea aukera bat bada ere, eta bide hori aukeratzen dute ingeniari askok, beste irtenbide bat izan daiteke ekintzaile izatea eta norbere negozioari ekitea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak