IZASKUN ASEGUINOLAZA BRAGA
- Ezagutza arloa
- Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza
- Saila
- Arkitektura
- Ikastegia
- Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
- Posta elektronikoa
- izaskun.aseguinolaza@ehu.eus
Nafarroko Unibertsitateko Arkitektura Eskolan 2001ean lizentziatua. 2007ko urtarrilean Dimensión arquitectónica en el origen del planning británico izeneko tesia defendatu zuen.
Ondoren, irakaskuntza eta lan profesionalak konbinatu ditu hirigintzako esparruan.
2012ko irailetik UPV / EHUko Arkitektura Saileko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Arloan irakaslea da. Hirigintza eta plangintzari buruzko gaiak irakatsi ditu Arkitekturako Oinarriak Graduan, “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterran eta Arkitektura Masterran.
2018ko deialdian Docentiaz Programan positiboki baloratua izan da.
Gaur egun, bere ikerketak hiri-ondarearen babesaren inguruan, hirigintza eta hirigintza pentsamenduaren inguruan kokatzen dira, bere argitalpenetan ikus daitekeen bezala: https://orcid.org/0000-0002-4512-861X.
Eskolan irakaskuntzatik kanpo beste lan batzuetab aritu da PFC, master eta tesiaren epaimahaietan parte hartu du. Gainera, kudeaketa lanak egiten ditu (Batzorde Akademikoa, Kalitate Batzordea, Arkitektura eta Berdintasun Batzordeko Unibertsitate Masterreko Batzorde Akademikoa) eta Kultura, Ikasle eta Euskara Zuzendariordea izan da 2017ko urriak eta 2022ko otsaila bitartean.