Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ISABEL TRESPADERNE BERACIERTO

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza II
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
mariaisabel.trespaderne@ehu.eus

UPV/EHUn Erizaintza egindakoa (1983); Madrileko U. Complutensean Osasun Mentaleko espezialitatea egindakoa, bikain kalifikazioaz; Zuzenbidean lizentziatua (2001) eta Zuzenbidean doktorea (2011) bikain cum laude kalifikazioaz. U. de la Riojan Bitartekaritza Penaleko aditu-titulua (2014), eta U. de Barcelonan Osasun Bitartekaritzako Praktikak eta Sistemetako aditu-titulua lortutakoa (2016), biak bikain notaz.

Lehen urteetan erizain jeneralista gisa lan egin zuen (1983-1985). 1986tik UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da Donostian.

Donostiako Erizaintza Eskolako Zuzendaria izan zen. Kargu hauek ere izan ditu: Gipuzkoako campuseko Kalitate zuzendaria, eta IVAC-KREIko idazkari akademikoa. Egun, Erizaintza II saileko Idazkari Akademikoa da.

Antonio Beristain Katedraren Aholkulari Batzordeko kide da eta Biktimologia Euskal Elkarteko bokala.

Osasunaren Legelarien Elkarteak emandako “Eskubidea eta Osasuna” VIII. Saria lortu zuen (2012) lan honekin “Profesionalaren erantzukizuna osasun-asistentzia txarren aurrean, antolaketaren baldintzak kontuan hartuz”.

Bere lan-ildoa zentratzen da osasun-arreta gertatzen den zirkunstantzien deskribapenean eta osasun-bitartekaritzaren aplikazioan osasun-arreta txarren ondoriozko gatazkak ebazteko estrategia gisa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak