Irakasleak
ANA ISABEL PEREZ MACHIO
- Ezagutza arloa
- Zuzenbide Penala
- Saila
- Zuzenbide Publikoa
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea
- Posta elektronikoa
- anaisabel.perez@ehu.eus
Pérez Machío irakaslea Zuzenbidean (1996) eta Kriminologian (2012) lizentziatua, eta UPV/EHUko Zuzenbidean doktorea (2003) da. Unibertsitate horretako irakaslea 2006tik. Antolakuntza Akademikoaren eta Irakaslegoaren Dekanordea (2012-2018); Zuzenbide Fakultateko Idazkari Akademikoa (2018tik) eta UPV/EHUko Ikerkuntzako Batzordeko kidea 2017az geroztik. Ikerketako bi seiurtekoak ditu eta une honetan Ministeritzako DER2017-83229-R ikertaldea zuzentzen du. Ikertzaile bisitari izan da: Universität Bayreuth; Institut für Kriminologie und Wirtschaftsstrafrecht de Freiburg; Lehrstuhl für europäisches Strafrecht und Strafprozessrecht; Washington College of Law -American University; GJ Wiarda Institute of Legal Research. Faculty of Law, Economics and Governance; Departamento Derecho Público. Universidad de Buenos Aires (UBA); School of Criminal Justice. Rutgers University eta Max Planck-Institut für ausländisches und internationales Strafrecht. 6 doktorego tesiren zuzendaria da. 60 ikerketa proiektuetan eta kontratuetan parte hartu du eta Eusko Jaularitzako GICCAS ikertaldeko kidea da (A talde gisa aitortua Euskal Unibertsitate Sisteman).
4 liburuetako, 57 liburu-kapituluetako eta 15 artikulu zientifikoetako egilea da eta era berean 60 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 3 seiurteko ditu. ikerketa-lerroak: adingabeak biktimak; tortura; genero indarkeria; pertsona juridikoak; inmigrazioa; terrorismoa eta memoria historikoa.