Irakasleak
IDOIA IGARTUA LARAUDOGOITIA
- Ezagutza arloa
- Zuzenbide Penala
- Saila
- Zuzenbide Publikoa
- Ikastegia
- Zuzenbide Fakultatea
- Posta elektronikoa
- idoia.igartua@ehu.eus
Jurista (Deustuko Unibertsitatea, 1993) eta Zuzenbidean doktore (EHU, 2015). Irakaslea da eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (EFC) ematen ditu bere eskolak, bai Zuzenbideko graduan, bai Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbideko Gradu Bikoitzean, bai Abokatutza Masterrean eta baita Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin lan egitea Unibertsitate Espezializazioan ere. Zigor Zuzenbidea I, Zigor Zuzenbidea IIII, Ikerketako eta Delituzko Modalitate Berriak eta Justizia Inklusiboaren beste modalitate berritzaile batzuk biktimentzat irakasgaiak ematen ditu, hain zuzen ere. Kriminologiaren Euskal Institutuaren Justizia Errestauratiboaren teoria eta praktika laborategiaren (JEL, KREI) kolaboratzailea eta baita Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoarena ere (JSKJ, EHU).
Esparru akademikotik kanpo, esperientzia profesional handia du Eusko Jaurlaritzako Justiziarekiko Lankidetza Zerbitzuetako jurista gisa (Biktimari Laguntzeko Zerbitzua eta Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua).
Bere ikerketa eta argitalpen arloak orain arte Kriminologiaren, Biktimologiaren eta Justiziako Errestauratiboaren analisia teoriko eta praktikoan oinarritu dira.