Gaia

XSLaren edukia

ALEXANDER MUELA APARICIO

Ezagutza arloa
Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
alexander.muela@ehu.eus

Psikologian Doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Mondragon Unibertsitatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta Hazitegi ikerketa-taldeko kide ohia. Gaur egun EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako Osaklinik ikerketa-talde finkatuaren partaidea. Osasunerako Mundu Erakundeko (OME) Munduko Praktika Klinikoaren Sarearen partaidea. Hainbat Gradutan (Pedagogia, Psikopedagogia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Psikologia, Kriminologia) zein Graduondo ofizialetan irakaslea izan da. Besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra, Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan Unibertsitate Masterra, Osasuna Psikologia Orokorreko Masterra.

Nazioarteko ikerketa egonaldiak egin ditu (Institute for Integrative Psychotherapy, New York, EEBB; Université du Québec à Montréal, Kanada) nazioarteko sarea eta ikerketa proiektuak sustatuz.

Honako hauek ditu gaur egun ikerketa lerro nagusitzat: Haurrei emandako tratu txarren esku-hartze psikoterapeutikoa, suizidioa, ebidentzian oinarritutako esku-hartze psikologikoak eta Haur Hezkuntzako haurren ongizatea bermatzeko eskuhartzeak aurrera eramatea eta ebaluatzea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak