Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA GLORIA APARICIO DE CASTRO

Ezagutza arloa
Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa
Saila
Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
gloria.aparicio@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta doktorea, Enpresa Atalean, 1992ko ekainetik eta 1997tik, hurrenez hurren.

Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza arloan espezializatutako irakasle eta ikertzailea.

Ikerketari dagokionez, bi ildo nagusitan egin izan dugu lan: Zerbitzu Marketina eta Harreman Marketina. Alabaina, merkataritza munduarekin zerikusia duten gaien eboluzioak erabat markatu du gure lanaren etapa bat, eta hainbat arlotan ikusi da hori: enpresa eta erakundeentzako aholkularitza kontratuak garatu ditugu, merkataritza arloko eskumena duten autonomia erkidegoko erakundeetako langile teknikoen prestakuntzan lagundu dugu eta gai hori izan dugu hizpide azken urteotako argitalpenetan. Berrikiago hasi gara familia enpresaren gaiarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartzen, zehazki, UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrara batu ginenetik.

Irakaskuntzarekiko dugun konpromisoa egin eta/edo koordinatu ditugun hezkuntza berrikuntzako proiektuetan ikus daiteke, baita Docentiaz programako ebaluazioetan bata bestearen atzetik eskuratutako bi “bikain” kalifikazioetan ere (2010 eta 2015). Azkenik, aipatu behar da ikastegiko hainbat kudeaketa batzordetako kide garela (Fakultateko Batzarra eta Unibertsitateko Klaustroa), eta, gainera, 80 irakasletik gora eta bi ezagutza eremu biltzen dituen sail bateko Idazkaritza Akademikoa ordezkatu genuela 2014 eta 2017 bitartean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak