Irakasleak
IDOYA MARIA IDIGORAS GAMBOA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- idoia.idigoras@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Unibertsitate Eskolako Irakasle Titularra. Enpresa eta Ekonomia Fakultateko Finantza Ekonomia II Saileko kidea. Irakasle elebiduna.
Ikerketa lerroak: enpresa eta lehiakortasuna, familia enpresak eta genero berdintasuna. Gai hauek Ikerketa proiektuetan parte hartuz, enpresa eta instituzioetarako kontratuetan lan eginez, proiektuak ebaluatuz eta gradu amaierako lanak eta masterretako lanak zuzenduz jorratu dira eta liburuetako kapituluetan eta aldizkari zientifikoetan argitaratu dira.
"Zuzendaritza Estrategikoa: Enpresaren Politika"; "Zuzendaritza Estrategikoa: Hazkundea eta Garapena" eta "Familia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa" irakasgaietako irakaslea. Administrazio eta Zuzendaritza Graduan, Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbide gradu bikoitzean eta beste gradu batzuetan.
Executive MBA ENPRESEN ZUZENDARITZA ETA KUDEAKETA eta MBAe3 EKINTZAILETZA ETA ENPRESEN ZUZENDARITZA Masterretan irakaslea. UPV/EHUko graduondoko berezko tituluak.
ENOLOGIA BERRITZAILEA MASTERRA, UPV/EHUKo Unibertsitate master ofizialean irakaslea.
ONDAREAREN GESTIOAN ETA BANKA PRIBATUAN Unibertsitateko espezialistan arduraduna, UPV/EHUko graduondoko berezko titulua.