Irakasleak
AMAYA ALTUZARRA ARTOLA
- Ezagutza arloa
- Ekonomia Aplikatua
- Saila
- Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- amaia.altuzarra@ehu.eus
Amaia Altuzarra Artola Ekonomian doktorea da (2003) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Master in Public Administration and Public Policy (1990) The London School of Economics and Political Science unibertsitatean (London University). Irakaslea da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (UPV/EHU) 1993. urtetik.
Zientziari buruzko 30 artikulu baino gehiagoren egilea edo egilekidea da. Liburu-argitaratzaile izan da, eta hiru libururen eta beste liburu batzuetako 12 kapituluren egilekide. Nazioarteko zein estatu-mailako 90 biltzar baino gehiagotan parte hartu du. Haren ikerketa-ildo nagusiek alor hauek dituzte aztergai: lan-merkatua, berrikuntzaren ekonomia, etxebizitza-merkatua eta genero-ekonomia. Irakasle-ikertzaile jardun du Massachusettseko Unibertsitatean (Amherst) eta Nevadako Unibertsitatean (Reno) 2010. eta 2013. urteetan hurrenez hurren. Europako, estatuko zein eskualdeko hainbat proiektutan parte hartu du era iraunkorrean; halaber, partaidea izan da 40 ikerketa-proiektu eta I+G kontratu baino gehiagotan, bai enpresekin bai administrazioekin.
EAEko eta Nafarroako Eskualde Zientzia Elkarteko presidentea da 2014. urtetik eta Espainiako Eskualde Zientzia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea 2012tik. Docenciaz Programako ebaluatzailea da 2017tik. GEATICs Irakasle Talde Egituratuko bateratzailea da 2018tik. Hainbat zientzia-aldizkaritako ebaluatzailea da.