Irakasleak

XSLaren edukia

MIRENE BEGIRISTAIN ZUBILLAGA

Ezagutza arloa
Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa
Saila
Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
mirene.begiristain@ehu.eus

Irakasle langile iraunkorra naiz UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Gipuzkoako sailean, Donostian, 1999. urtetik. Finantza Ekonomia II Saileko irakaslea naiz eta Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuko (UPV/EHU) kidea.

Nire irakaslana erakundeen Merkataritza Zuzendaritzaren eta Marketin Politiken erabakiekin lotutako irakasgaietan jorratzen dut eta ikasleen Gradu Amaierako Lanak eta praktiken tutoretzak ere burutzen ditut.

Nire ikerketa-lanari dagokionez, Ekonomian doktorea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Agroekologiaren eta elikadura-sistemen arloan egiten dudan ikerketa-lana garatzen dut, Ikerketa Ekintza Parte-hartzailearen eta Feminismoaren ikuspegitik. Nire ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira: gizarte-eraldaketako eta ekintza kolektiboko prozesuen azterketa, eta prozesu eta proiektu agroekologikoen azterketa errazteko mekanismoak eta tresnak sortzea (adib. adierazle-sistemak, parte hartzeko berme-sistemak, prozesuen sistematizazioa). Ikerketa-jarduera horren transferentzia ekarpen zientifikoetan, tokiko eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan eta nekazaritza-sindikatuekin, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzailearekin (ENEEK), Olatukoop eta hainbat toki-erakunderekin egindako gizarte-irismeneko lankidetzetan islatzen da. Biolur nekazaritza kolektiboetako elkarteetako koordinazio taldeko kidea naiz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak