Irakasleak
JONE MITXEO GRAJIRENA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia II (Empresa Ekonomía eta Merkaturatzea)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jone.mitxeo@ehu.eus
Jone Mitxeo Grajirena Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da eta irakaslea UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoako Atalean).
Bere irakaskuntza esperientzia enpresaren Estrategia Zuzendaritzaren arloan kokatzen da, bai gradu mailan (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua) eta baita ere gradu-ondoko eta master ikastaroetan: UPV/EHUko Marketin Masterra, UPV/EHUko Enologia Berritzailean Masterra, ZITEK Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza Ikastaroa, Merkataritza Banakuntzako Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa Ikastaroa (Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU), besteak beste.
Bere ikerketa-lanak eta argitalpenak ere enpresen estrategia eta lehiakortasunaren alorrean garatu ditu, baliabide eta gaitasunen ikuspegian oinarrituz, enpresa edo/eta sektore industrial, enpresen kluster edo beste enpresa-elkarteren lehiakortasunaren iturriak aztertuz.
Innobasqueko Kudeaketa Aurreratuko Enpresen zenbait kasuren erredakzioan ere parte hartu du.
Aldi berean, erakunde ezberdinetarako ikerketa proiektu eta kontratuetako parte hartzailea izan da, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BEAZ (Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Europar Zentroa) eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailetarako, besteak beste.