Irakasleak
MARIA MANUELA ZUBITUR SOROA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Kimikoa
- Saila
- Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- manuela.zubitur@ehu.eus
UPV/EHUn Kimikan Lizentziatua (1993), Kutxa Fundazioaren Ikasketa Bukaerako Saria lortuz. UPV/EHUn Kimikan doktorea (1998) eta UNED-en Ingurumen Zientzietan Lizentziatua (2012). Irakaskuntza eta ikerketaran prestakuntza goi mailako hezkuntzarako titulua duen UNED-eko Masterra 2009an lortu zuen.
POLYMAT Institutuko Fase Anitzeko Polimero Aurreratuen” taldean ikertzailea da (POLYMAT Institutua). Ikerkuntzako 2 sexenioak ditu. Bere ikerketa lerroak material erdikristalinoen karakterizazioa eta propietateen azterketa dira (bereziki nanokonpositeak eta biopolimeroak).
Ikertzaile bisitaria izan da Emulsion Polymers Institute (EPI) Lehigh Unibertsitatean (Pennsylvania). Doktore tesi bat zuzendu du. 21 ikerketa proiektuetan parte hartu du (horietako bian ikertzaile nagusia izanik) Europako, Estatuko eta Eskualdeko finantzaketarekin. 28 artikulu argitaratu ditu aldizkari indexatuetan, 3 liburu-kapituluak eta 30 lan baino gehiago aurkeztu ditu nazioko eta nazioarteko kongresutan.
Bere ikerketa lerroen barnean “Hezkuntzaren Berrikuntza” ere aurkitzen da. Hezkuntza Berrikuntzako Proiektu batean parte hartu du, eta 7 argitalpen ditu ikasleengan oinarritutako irakaskuntza eta IKTak irakasteko aplikazioei buruzkoak.
Frantzesez eta ingelesez irakasteko UPV / EHUko gaitasun-agiria dauka.