Irakasleak
MIKEL GARMENDIA MUJIKA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- mikel.garmendia@ehu.eus
Informazio akademikoa: Doktorea Ingeniaritza Industrialean UPV/EHUn lortua. Unibertsitateko irakasle titularra Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian, Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritzako Priektuen sailean.
Irakaskuntza: Ingeniaritzako graduetan, Sistema Txertatuen Ingeniaritza Masterrean, eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterrean irakasten du. Metodologia aktiboen erabileran trebakuntza ikastaroak ere ematen ditu, bai unibertsitate nahiz bigarren hezkuntzako irakaslegoari.
Ikerketa: Fisika, Matematika eta Teknologiako Irakaskuntzaren Ikerketa Taldeko partaidea da. 25etik gora artikulu eta liburu atal argitaratu ditu ikerketa lerro desberdinetan Teknologia eta Ingeniaritzaren irakaskuntza arloan: Jarduera programen garapena eta bere eraginaren ebaluazioa irakaskuntzan, plano industrialen interpretazioa, kontzeptuen irakaskuntza, edo metodologia aktiboen integrazioa irakaskuntzan, besteak beste Problema eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan, eta irakaslegoaren trebakuntza metodo horietan.
Kudeaketa: Ingeniaritza Eskolako Ikasleen eta Kanpo Harremanetarako Zuzendariordea, EHUko Metodologia- Berrikuntzarako Zuzendaria, EHUko Idazkari Nagusia eta Hezkuntzaren Laguntzarako Zerbitzuaren Koordinatzailea Gipuzkoako Kanpusean izan da.