Irakasleak
ANGEL PEREZ MANSO
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- angel.perez@ehu.eus
A. Pérez Manso, 1993an Industria Ingeniaritza Teknikoan (Mekanika espezialitatea - Makinen Eraikuntza) diplomatua, 2003an Industria Antolakuntza Ingeniaritzan lizentziatu zen ohorezko sariarekin, eta 2012an Diseinuaren Ingeniaritzan (Cum Laude) doktoratu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
Intereseko arloak dira: teknologia berriak (hidrogenoaren energia, iturri berriztagarrietatik sortutako energia garbiaren ekoizpena, plastikoa birziklatzeko prozesuak), diseinua ingeniaritzan eta hezkuntza ingeniaritzan.
Bere ikerkuntza zientifikoak zenbait gai barne hartzen ditu, baina lan nagusia PEM motako erregai-pilatan ardaztu da, plaka bipolarren eta stack-en diseinuan, hain zuzen.
Egun, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak saileko irakaslea da, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostian), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).