Irakasleak
NAIARA AGUIRREGOITIA MARCOS
- Ezagutza arloa
- Fisiologia
- Saila
- Fisiologia
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- naiara.aguirregoitia@ehu.eus
Biokimikan Lizentziatua 2000. urtean. Doktore tesia 2004.ean defendatu zuen “Arratoiaren garapenean Prolil endopeptidasa entzimaren aktibitatearen” inguruan. 2005-2007 urteen bitartean Doktoretza ondoko egonaldia egin zuen Rouen-eko Unibertsitatean, bere tesiaren gaian sakontzeko. Euskal Herrira bueltatzen da irakaskuntza eta ikerkuntzan plaza bat lortzean EHU/UPVn. Hor Fisiologia irakasten du Odontologia, Fisioterapia eta Medikuntza Graduetan. Denboraldi horretan, bere plaza egonkortzeaz gain, Ugalkortasun, Ernalkuntza eta Sexu-Osasunari buruzko ikerketa lerroa sortzen du Ekaitz Agirregoitia Doktorearekin batera. Hor biak, hainbat ikerkuntza artikulu argitaratu dituzte inpaktu altuko aldizkarietan. Gehien bat jorratzen dituzten gaiak opioide eta kannabinoide sistemek ernalkuntzaren hainbat atal eta zeluletan dituzten inplikazioekin lotuta daudenak izan dira. Orokorrean espermatozoideen mugikortasunean, obozitoen in vitro heltzea, in vitro ernalkuntza, endometrioa…. Ikerketak egin dira gizaki eta arratoi laginak erabiltzen. Ikerketa hauek islatu dira ere hainbat Gradu eta Master Amaierako Lanetan, zein Doktoretza Tesietan.
Bere lan zientifikoaz gain, Unibertsitateko kudeaketa lanetan ere parte hartzen du: Saileko Batzorde Iraunkorrean zein Aretokoan; irakasgai batzuen Koordinatzailea izan da, epaimahaiak osatu ditu eta Fakultateko Batzordean ere parte hartu izan du, besteak beste