Irakasleak
AGUSTIN ERKIZIA OLAIZOLA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- agustin.erkizia@ehu.eus
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta doktorea. Gaur egun Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Donostia) Kontabilitatea eta Finantza Ekonomiako arloko irakasle titularra da.
Liburu baten egilea, eta hiru liburu eta 20 artikulu zientifikoen egilekide. Sei ikerketa-proiektuetan eta administrazio edota enpresekin I+G hemeretzi kontratuetan parte hartu du, eta doktorego tesi baten zuzendarikide da. ETICOP (Ethics Training in Communities of Practice) UPV/EHUko praktika komunitateen heziketa etikorako ikerketa-taldeko kidea da.
UPV/EHUko Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) titulu propioaren zuzendaria izan da (2002-2008). Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea izan da (1997-2012). UPV/EHUko euskaraz irakasteko gaitasun proben batzordeko kidea izan da (2002-2008). UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendaria izan da (2013-2017). 2017ko urtarrilaren hasieratik UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea da.
Asociación para el desarrollo del Practicum y de las Prácticas Externas: Red de Practicum (REPPE) elkarteko presidentea da (2016) eta elkarte honek argitaratzen duen aldizkariko koeditorea: Revista Practicum. Biziraun elkartearen sortzaileetako bat da (2017).