Irakasleak
OSKAR GONZALEZ MENDIA
- Ezagutza arloa
- Margolaritza
- Saila
- Margolaritza
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- oskar.gonzalezm@ehu.eus
Kimikaria eta kimika analitikoan doktorea (UPV/EHU, 2011). Elikagaien analisian lan egin ondoren eta Leideneko unibertsitatean doktoretza-ondokoa bukatu ostean, 2015ean EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatera itzuli nintzen. 2021tik Arte Ederretako fakultateko irakasle atxikia naiz.
Zientzia arloan, nire ikerketa farmakoen analisira, metabolomikara eta kultura-ondarearen azterketara zuzenduta dago. Kromatografia likidoa eta masa espektrometria tekniketan aditua naiz (ResearcherID: G-7649-2015). Nire ekarpen garrantzitsuenak matrize efektua zuzentzeko metodoen garapenean eta metodo bioanalitikoen balidazioan egin ditut. 20 JCR artikulu baino gehiago publikatu ditutu, 15 ikerkuntza proiektuetan parte hartu dut eta hiru doktoretza tesi zuzendu ditut.
Horretaz gain, dibulgazio zientifikoan aritzen naiz eta zientzia eta artearen arteko lotura jorratzen dut. Horretarako, artikuluak idazten ditut, hainbat irratiekin kolaboratzen dut eta hitzaldiak ematen ditut. 2020an "Por qué los girasoles se marchitan" liburua argitaratu nuen.