Gaia

XSLaren edukia

Lurralde eta Hiria XXI Mendean

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasleak

IzenaErakundea
ASEGUINOLAZA BRAGA, IZASKUNEuskal Herriko Unibertsitatea

Gaitasunak

Ikasgai honen bitartez ikasleek hiri-hazkunde mota berriak bereizten eta sare fisiko eta telematikoek hiri-egitura globalizatuetan duten eragina lantzen ikasiko dute, eta besteak beste:- Hiriaren (urbanitatearen) inguruko teoria berrien ikuspegi orokorra.- Mundu mailako globalizazio eta hiri-eraldaketa fenomenoen ezagutza sakona.- Lurralde-sare berrietako komunikazio eta fluxu metodoen ezagutza sakona.- Metropoli-egitura berrien inguruko ezagutza.- Plangintza metropoli-errealitate berrietan integratu.- Ikerketa akademikora lehen hurbilketa.

Ikasgai-zerrenda eta bibliografia

  • Ikasgai hau Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren 5. mailan kokatzen da eta Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea izeneko Aipamena osatzen duten sei irakasgaietako bat da. Horrela, ikasgaia hiri-izatearen testuinguruan kokatzen da, XXI. mende hasieran aurki daitezkeen egoera eta "urbanitate" desberdinak kontuan izanda. Honen inguruko eztabaida egungo arazo eta erronka errealetan eta hurbilketa eta kontzeptualizazio akademiko eta profesionaletan oinarrituko da. Ikasgai honek ondorengo helburu hauek izango ditu ardatz: - Ikasleari XXI. mendeko hiriaren inguruko plangintzaren teoria eta praktika eta hiri-ikasketen ezagutza sakona ezagutaraztea. - Gaur egungo hiriaren azterketa, hiri tradizionalaren irudiarekin kontrajarriz. - Urbanitatearen inguruko teoria berrien azterketa, XX. mendeko hirigintza funtzional eta estrukturalarekin alderatuz. - Lurralde-sare eta fluxuak eta hauek urbanitate berrian duten garrantziaren azterketa.
  • Bibliografia:García Vázquez, C. (2004): Ciudad hojaldre. Visiones urbanas del siglo XXI. Barcelona: Gustavo Gili. [ISBN: 978-84-252-1970-2]

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak