Irakasleak
MIREN EDURNE MAIZ ALDALUR
- Ezagutza arloa
- Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- edurne.maiz@ehu.eus
Edurne Maiz doktorea Unibertsitateko Irakasle Titularra da (Irakasle Oso bezala akreditatua) EHU/UPV-ko Psikologia Fakultatean. Bere ikerketa esparrua Elikaduraren Psikologia izan du ardatz, bere oinarrizko formakuntza Psikologian eta Elikadura eta Dietetikan izan baita. Bere doktore tesian elikadura neofobia eta honek umeen nutrizio egoeran eta ongizate psikologikoan duen lotura aztertu zuen. EFIGRO proiektuan ere parte hartu zuen, non diziplina anitzeko esku-hartze baten eragina aztertu zen diabetes arriskua eta gehiegizko pisua zuten umeetan. Gerora, Basque Culinary Center-eko I+G-ko sailean aritu zen lanean elikadura prozesuan parte hartzeak umeen elikadura neofobian izan dezakeen eragina esperimentalki ikertuz. Ikertzaile nagusia izan da “Mindfulness-ean eta onarpenean oinarritutako talde esku-hartze programa baten eragina gainpisua edo obesitatea duten pertsonen ongizate fisiko eta emozionalean” izenburutzat duen MINECO proiektuan eta EJ finantzatutako Dastatuz ikerketan. Bi doktorego tesi zuzendu ditu eta hirugarrena abian da. Honela, ikertzailearen ikerketa lerroek Onarpen eta Konpromiso Terapia (OKT) eta Mindfulness-a eta elikadura-portaeran oinarritutako ikerketa uztartu ditu. Egun, OKT eta elikadura intuitiboa oinarri dituen esku-hartze programa batean dihardu lanean.