Irakasleak
JULIA SHERSHNEVA ZASTAVNAIA
- Ezagutza arloa
- Soziologia
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- julia.shershneva@ehu.eus
Ekonomian lizentziatuduna (Volgogradoko Estatuko Unibertsitate Politeknikoa), Migrazioak: Migrazio-Prozesuen Jakintza eta Gestioa Unibertsitate Masterra (UPV/EHU), Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Unibertsitate Masterra (UPV/EHU) eta Soziologian Nazioarteko Doktorea (UPV/EHU).
2016az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Soziologia, Zientzia Politikoa, Gizarte Langintza, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduan eskolak eman ditu, irakasgai desberdinetan.
Migrazio fenemenoaren inguruko ikerkuntzan zortzi urte baino gehiagoko eskarmentua du, BEGIRUNE – Immigrazioaren Ikerketarako Laborategian eta 2014az geroztik IKUSPEGI – Immigrazioaren Euskal Behatokian, ikertzaile bezala. 2019az geroztik Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria da.
2015etik argitalpen-kontseilukidea da INGURUAK Soziologia eta Zientzia Politikoaren euskal aldizkarian.
Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: immigrazioa, talde arteko harremanak, arrazakeria eta xenofobia, hezkuntzaren soziologia eta ongizate subjektiboa.