Irakasleak
ANTONIO LUIS CASADO DA ROCHA
- Ezagutza arloa
- Filosofia Morala
- Saila
- Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- antonio.casado@ehu.eus
Master of Arts Irlandako Unibertsitate Nazionalean, eta Filosofian Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere ikerlana bioetikan oinarritzen da, alde narratiboetan arreta jarriz. Filosofia, Etika, Psikologia, Soziologia eta Zuzenbideko nazioarteko aldizkarietan argitaratu du, bakarka zein IAS taldean, eta orain ETICOP (Etika Praktika Komunitateetan) UPV/EHUko taldeko ikerlari nagusi moduan. 2008.an Grífols Fundazioko Ikerketa Saria jaso zuen. Ikerkuntzako 2 seiurteko ditu, eta 7 doktorego tesi zuzendu ditu. 4 liburu argitaratu ditu, eta beste 2 editatu.
Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordekidea (2002-2012). UPV/EHUko Berdintasuna (2013-2017) eta Euskara (2017-) Arloko Batzordekidea. Gaur egun Filosofia, Zientzia eta Balioak master eta doktorego programetako Batzorde Akademikoetan dihardu, baita Zientzia Kultura berezko masterrean ere. 2012tik 2017ra Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Dekanordea izan zen, eta 2017tik aurrera Gipuzkoako campuseko Unibertsitate Hedakuntzarako Zuzendaria.
Bere entsegua “Una casa en Walden” Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2018an. EHUkultura taldekide izateaz gain, Unibertsitateko Eszena Arteak (unea) elkarteko eta Pentsamendu Garaikiderako “Joxe Azurmendi” Katedrako kidea da.