Irakasleak

XSLaren edukia

OIHANA BARRUTIA SARASUA

Ezagutza arloa
Zientzia Esperimentalen Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
oihana.barrutia@ehu.eus

Biologian lizentziaduna (1999) eta doktorea (2008, Europar aipamena) UPV/EHUn. Egun Irakasle Agregatua da Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan, "Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika" Sailean (UPV/EHU). Akreditatuta dago irakaskuntza euskaraz eta ingelesez emateko. Ikerketan 3 seiurteko ditu aitortuta.

20 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du, 4 ikerketa taldetan aritu da eta Prestakuntza eta Ikerketa Unitate batean (PIU). Atzerriko ikerketa zentroetan egonaldia egindakoa (Rothamsted Research, UK), baita nazio mailako goi mailako zentroetan (Consejo Superior de Investigaciones Científicas, Madril).

Biologia alorrean 20tik gora zientzia-dokumentu argitaratu ditu Ingurugiro Zientziak, Landare Zientziak eta Lurzoru Zientzien esparruetan, gehienak Web of Science-en bilduta. Horietatik, JCR barne dauden 17 nazioarteko artikulu dira aipagarrienak, hauetatik 9 beraien alorreko lehen kuartilean sailkatuta daude. Bestalde, hainbat liburu kapitulu argitaratu ditu (ISBN-dunak), eta 40tik gora nazioarteko eta nazio-kongresutan parte hartu du. Egun Natura Zientzien Irakaskuntza alorrean ikertzen dihardu (bereziki Jasangarritasunerako Hezkuntzaren ikuspegitik), ikaskuntza prozesuan egon daitezkeen arazoak identifikatu eta horiek ebazteko irtenbide didaktikoak diseinatzen.

Argitalpenen kontsulta: ORCID: 0000-0003-4118-7791; Researcher ID: JAC-5042-2023

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak