Irakasleak
JOSE RAMON DIEZ LOPEZ
- Ezagutza arloa
- Zientzia Esperimentalen Didaktika
- Saila
- Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- joseramon.diez@ehu.eus
Joserra Díez (Bilbo, 1970). Lizentziaduna (1994) eta Biologi Zientzietan doktorea (2000), UPV/EHUn. Bilboko Hezkuntza Fakultateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasle agregatua. Lehen Hezkuntzako (Natur Zientziak) eta Gizarte Hezkuntzako (Iraunkortasunerako Hezkuntza) graduetan irakasten du, baita Irakasleen Prestakuntzako Masterrean ere (Lurraren Zientziak DBHn).
Bere ikerketa-ildoak Hezkuntza zientifikoan (nola irakatsi hobeto Lurraren eta Bizitzaren zientziak) eta Hezkuntza Ekosozialean zentratzen dira, urari eta lurraldeari arreta berezia eskainiz. Era berean, modu aktiboan lan egiten du ibaiak errestauratzen eta uraren kultura berri bat barreiatzen.
3 seiurteko ikerketa eta seiurteko 1 transferentzia ditu. 5 liburu, 12 liburu-kapitulu, nazioarteko aldizkarietan indezatutako 35 artikulu eta kongresuetarako 115 ekarpen baino gehiago argitaratu ditu. Zientzia-dibulgazioko 120 hitzaldi baino gehiago eman ditu, eta mahai-inguruetan, irrati-programetan eta telebistan parte hartu du. IKASGARAI ikerketa-talde kontsolidatuko kide da, eta bertan Lur Zientzien eta Jasangarritasunaren Hezkuntza azpitaldeko buru da. APICE, AIL, CIREF, FNCA, UEU eta COBEko kidea da.