Irakasleak
ESTIBALIZ SAEZ DE CAMARA OLEAGA
- Ezagutza arloa
- Ingurumenaren Teknologiak
- Saila
- Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- estibaliz.saezdecamara@ehu.eus
Estibaliz Saez de Camara Oleaga Ingurumen-Teknologien irakaslea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta UPV/EHUko Grupo de Investigación Atmosférica (GIA) ikerkuntza taldeko kidea.
2011. urtetik doktorea da Ingurumen Ingeniaritzan. Orduz geroztik ikerkuntzako Europa eta Estatu mailako zenbait proiektuetan hartu du parte, kutsadura atmosferikoaren arloan lan eginez (simulazio mesometeorologikoa eta aire-kalitatea). Lan guzti honen ondorio diren emaitzak JRC aldizkarietako artikuluetan eta txosten teknikoetan argitaratu dira. UNIBASQek aitortutako seiurteko bat du.
Eskolak ematen ditu zenbait gradu eta graduondokoetan erderaz, euskaraz zein ingelesez. Bai ikasleen bai Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuaren partetik ebaluazio bikainak jaso ditu. Berrikuntzarako 3 proiektu zuzendu ditu eta IKD-IN3 talde egituratua koordinatzen du.
Egonaldiak burutu ditu Nevadako eta Aalborgeko Unibertsitateetan eta Suitzako Paul Scherrer Institutuan.
2017az geroztik UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko zuzendaria da. Horrez gain, Unibertsitateko Garapenerako Lankidetza Kontseiluko kidea, Eusko Jaurlaritzako Lankidetzako kidea eta Garapen Iraunkorrerako REDS sareko aholkularitza batzordeko kidea da.