Irakasleak

XSLaren edukia

LAURA VOZMEDIANO SANZ

Ezagutza arloa
Gizarte Psikologia
Saila
Gizarte Psikologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
laura.vozmediano@ehu.eus

UPV/EHUn eskuratu zituen Psikologiako lizentziatura (2003) eta doktore titulua (2010). Kutxa Ikasketa-amaierako Saria (2003) eta Doktorego Sari Berezia (2009/2010) irabazi zituen. Gizarte Psikologia arloko irakasle agregatua da Psikologia Fakultatean. Fakultate batzarkidea eta Batzarreko batzorde iraunkorreko kidea izan da (2013-2017) eta gaur egun “Ingurune osasungarria sustatzen: Ingurumenaren iraunkortasuna eta prebentzioa” batzordeko kidea da (2018tik).

Ingurune Psikologia eta Ingurune Kriminologiarekin lotutako ikasgaiak ematen ditu Psikologiako Graduan, Kriminologiako Graduan eta Psikologia: Banakoa, Taldea, Erakundea eta Kultura Masterrean. Bere ikerketa lerro nagusiak pertsona guztientzat hiriko gune publiko iraunkor eta seguruak bultzatzera zuzenduta daude. Diruz lagundutako 15 ikerketa proiektutan parte hartu du eta gaur egun euskal sistema unibertsitarioan A zigiluaz aitortutako Crim-Ap taldeko ikertzailea da. 20 artikulu zientifiko baino gehiagoren, 4 libururen eta 5 liburu kapituluren egilekidea da, eta nazio eta nazioarteko mailako kongresuetan aurkeztu ditu ikerketa emaitzak. CNEAIk aitortutako ikerketa-seiurteko bat lortu du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak