XSLaren edukia

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I26165

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26165

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I” materia Zuzenbideko Graduaren 3. ikasturteko derrigorrezko ikasgaia da. Ikasturte horretako 1. lauhilabetekoan kokatua dago, eta “Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II” ikasgaiaren osagarria da. Ikasgai honetan Lanaren Zuzenbidearen iturriak ikasten dira, baita ere harreman indibiduala, hasiera –subjektuak, kontratazioa, kontratuaren funtsezko elementuak-, bere garapena –mugigarritasun funtzionala, mugigarritasun geografikoa, lan-baldintzen funtsezko aldaketa; eta bere amaiera –kontratuaren amaiera eta kaleratzea.

Bere derrigorrezko izaera eta Zuzenbideko Graduaren azken ziklokoa dela kontuan hartuta, harreman juridiko oso zehatza aztertuz, derrigorrezko praktika eta Gradu Amaierako Lanerako lagungarri izan behar da. Ikasgai honetan egindako lanak ikasleei aukera emango die oinarrizko arazo juridikoei aurre egiteko, besteak beste, lan-kontratua eta antzeko figurak desberdintzea, edo kaleratze baten kalifikazioa, abokatuentzat oso garrantzitsuak diren gaiak.

“Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I” ikasgaia arazo handirik gabe garatzeko, zuzenbidearen iturrien oinarrizko mailan menperatu behar dira, eta baita ere Zuzenbide Administratibo eta Zuzenbide Konstituzionaleko hainbat elementu. Gainera, Europar Batasunaren Zuzenbidearen, Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren eta, Zuzenbide pribatuan, Zuzenbide Zibilaren eta Merkatal Zuzenbidearen oinarrizko ezagutza behar da.

Lanaren zuzenbidearen irakaskuntzaren inguruan, helburu nagusia da irakasleei diziplinaren arau-sistema ezagutaraztea, eta, horrekin batera, ikasgaia ulertu, interpretatu, eta aplikatzezko tresnak erabilpenean trebatzea. Helburu hori lortzeko, ikasteko denbora mugatuan Lanaren Zuzenbide ez dela ikasgai bakarra presente edukita, ez da eskatuko irakaslearen ezagutza-maila, baina bai ezagutza-maila serio bat klase teoriko eta praktikoetan ikasitakoaren arabera.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



G1. Lanaren Zuzenbidearen iturrien eta lan-harreman indibidualaren edukia esplikatu ahal izateko oinarrizko ezagutza edukitzea.



G2. Lanaren Zuzenbideko iturriak eta bereziki harreman indibidualaren iturriak aurkitu eta erabiltzeko gai izatea.



G3. Lanaren Zuzenbideko iturri eta harreman indibidualaren esparruan, elementuak aztertu, laburtu, eta arrazonamendu kritikoa egiteko gai izatea.



G4. Lanaren Zuzenbideko iturri eta harreman indibidualaren esparruan agertzen diren gatazkak konpontzeko ezagutza teorikoak eta praktikoako aplikatzea, kontuan hartuz errealitate Soziala, historikoa, eta ekonomikoa. Lanaren Zuzenbidearen garrantzia ulertzea historian zehar lana eta kapitalaren arteko gatazka bideratzeko sistema gisa, eta bere garrantzia europako herrialdeetako gizarte sistemen sorrera eta garapenean, eta gaurregun ere Europar Batasunako eredu ekonomiko eta sozialerako erreferentzia gisa.



G5. Konponbideak proposatzea kontuan hartuta enpresan dauden interes desberdinak, formazio integrala erakutsiz, berdintasuna eta bakearen kulturarekin bat eginez



G6. Idatzizko eta ahozko komunikazioa menperatzea, argumentazioaren eta arrazonamendu kritikoaren teknikak erabiliz, iritzi juridikoa modu eraginkorrean jakinarazteko moduan, aditua eta aditua ez den publikoari



G7. Pertsona taldeak lideratzeko eta lan berriei ekiteko gaitasuna, antolakuntza gaitasuna, planifikazioa, eta talde txikietan lan egiteko gaitasuna erakutsiz



G8. Ikasketa prozesua eta lan autonomoa kudeatzea, ikasturteko ekimen teoriko-praktikoak arrakastaz garatzeko, eta ondorengo espezialiazio ikasketei ekiteko gai izanez.



IKASKETAREN EMAITZAK



Lanaren zuzenbidearen ikasgaia gainditu ondoren, ikasleek ondorengo ikasketa emaitzak lortu behar dituzte:



IE1 Lanaren Zuzenbideko iturri eta harreman indibidualaren esparruan, kontzeptu eta kategoria juridikoak identifikatu eta esplikatzen ditu.



IE2 Lanaren Zuzenbideko iturri eta harreman indibidualaren esparruko gatazketan, aplikagarri den legedia identifikatu, aztertu eta interpretatzen du.



IE3 Lanaren Zuzenbideko iturri eta harreman indibidualaren esparruko gatazketan, aplikagarri den jurisprudentzia nagusia identifikatu, aztertu eta interpretatzen du.



IE4 Lanaren Zuzenbideko iturri eta harreman indibidualaren esparruko gatazkak konpontzeko, ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzen ditu, alternatibak sortuz, eta proposamenak justifikatuz, betiere oinarrizko eskubide, diskriminazio eza, eta bakezko elkarbizitzan oinarrituz.



IE5 Idatzizko eta ahozko komunikazioa menperatzea, argumentazioaren eta arrazonamendu kritikoaren teknikak erabiliz, ahozko aurkezpenetan, eta idatzizko txostenetan



IE6 Ikasketa prozesua kudeatzea, modu jarrai eta autonomoan, proposaturiko jarduera indibidual eta kolektiboetan



IE7 Kontraste, azterketa, eta eztabaidan oinarrituriko ekimen presentzialetan parte hartzea, modu aktibo eta egokian

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I ATALA. LAN-HARREMANEN ITURRI SISTEMA



1. IKASGAIA. - LAN-HARREMANA HISTORIAN ZEHAR



2. IKASGAIA.- LAN-HARREMANA ESPAINIAR ESTATUKO HISTORIAN



3. IKASGAIA.- ITURRI JURIDIKO-LABORALEN SISTEMA (LANAREN ZUZENBIDEAREN KONSTITUZIONALIZAZIO ETA INTERNAZIONALIZAZIOA)



4. IKASGAIA.- ESTATUKO ITURRIAK ETA AUTONOMI ERKIDEGOETAKO ITURRIAK



5. IKASGAIA.- HITZARMEN KOLEKTIBOA ITURRI ERREGULATZAILE GISA



6. IKASGAIA.- BESTE ITURRI BATZUK, ZENTZU ZABALEAN



7. IKASGAIA.- ITURRI LABORALEN INTERPRETAZIOA ETA APLIKAZIOA



II.ATALA - LAN-KONTRATUA



8. IKASGAIA.- LANGILEA



9. IKASGAIA.- ENPLEGATZAILEA EDO ENPRESABURUA



10. IKASGAIA.- KOLOKAZIOA ETA LANERATZEA



11. IKASGAIA.- LAN-KONTRATUA



12. IKASGAIA. LAN-KONTRATU MOTAK



13. IKASGAIA.- ZUZENDARITZA-BOTEREA ETA ENPRESABURUAREN ERANTZUKIZUNA



14. IKASGAIA.- LAN-PRESTAZIOAREN MOTA ETA ERA



15. IKASGAIA.- LAN-PRESTAZIOAREN DENBORA



16. IKASGAIA.- SOLDATA



17. IKASGAIA.- LAN-KONTRATUAREN GORABEHERAK



18. IKASGAIA.- LAN-KONTRATUAREN AMAIERA (I).



19. IKASGAIA.- LAN-KONTRATUAREN AMAIERA (II).



20. IKASGAIA.- NORBERAREN KONTURAKO LANA EDO LAN AUTONOMOA

MetodologiaToggle Navigation

Asteroko irakaskuntza orduak horrela banatuko dira:



-Klase magistralak

-Kasu praktikoak, egitarauaren gaiekin lotuta

-Praktikak, egitarauaren gaiekin lotuta



Klase magistraletan ikasleen parte hartzea sustatuko da



Irakaskuntza praktikoa, kasu praktikoak ebatziz edo ikasgaiaren praktiken bitartez garatuko da, eta modu indibidual edo kolektiboan egingo dira





Elementu metodologikoak e-gela plataforman argitaratuko diren gidetan zehaztuko dira



ARGIBIDEAK (EBALUAZIO-SISTEMA):



AZKEN EBALUAZIOAREN sistema jarraituko da, ondoko banaketa eta xehetasunekin:



- Notaren %70a azterketaren arabera. Azterketa ahozkoa izango da zati teorikoan (idatzizkoa izan daiteke ere). Idatzizko kasu praktikoa egongo da, baina posible de azken kasu praktikoa egin behar ez izatea, ikasleak ikasturtean zehar egindako kasu praktikoetan 1.5 puntu lortu baditu, azken notaren %30a balio baitute (3 puntu).

- Notaren %30a ikasturtean zehar egindako kasu praktikoen arabera. 3 puntu arte balioko dute kasu praktikoen ebazpenak edo jarduera praktikoetan parte hartzeak (irakasleak planteaturiko kasu eta arazo juridikoak ebaztea, testuak aztertzea, etab.). Praktiken arloko nota kontuan hartu ahal izateko, ezibesteko baldintza da azterketa teorikoan 10etik gutxienez 4 puntu lortzea.



Taldeak 40 ikasle matrikulatu baino gehiago baldin baditu, irakasleak erabaki dezake azterketa teorikoa idatzizkoa izatea.

Ikaslea ebaluatua izango da proposaturiko ikasketa emaitzen arabera.

Ebaluazio jarraiko nota (3 puntu gehienez), uztailako ezohiko azterketan gordeko da.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honetan azken ebaluazioaren sistema jarraituko da, gida honetan agertzen diren salbuespenekin (ikasturtean zehar egiten diren jarduerak, azken notaren %30a arte balio dezaketenak).



Notaren %30a lortu ahal izateko, klasean proposaturiko jarduerak egingo dira, besteak beste:



- Kasu praktikoen ebazpena, eta ahozko aurkezpena

- Klaseko jardueretan parte hartze aktiboa, indibiduala edo taldekoa



Azken notaren %70a eduki teoriko edota praktikoak dituzten frogen bitartez lor daiteke, ahoz ala idatziz, klasean zehaztuko da, ikasle kopuruaren arabera.



Azterketa idatzia izango da, baina irakasleek ahozko ebaluazioa egitea erabaki dezakete, egoerak horretarako aukera ematen badu. Ebaluatzeko modua ikasgaia hasi eta lehenengo bi asteetan jakinaraziko zaie ikasleei.







UPV/EHUko Graduko titulazioetako ikasleak ebaluatzeko araudian aurreikusten den moduan (8. art.), ikasleak eskubidea dauka azken ebaluazioaren sistema bitartez ebaluatua izateko, ebaluazio jarraiaren sisteman parte hartu ala ez.



Ikasleak uko egin nahi badie nota finalaren %30a arte balio dezaketen jarduera praktikoei, 9 asteko epean jakinarazi beharko du. Epea lauhilekoa hasten denean hasiko da, eta ikasleak uko hori idatziz aurkeztu beharko dio irakasleari.



Azken ebaluazioa hautatzen duen ikasleak, notaren %100a lor dezake ikasgai osoa kontuan hartuk duen azken froga teoriko-praktikoaren bitartez. Froga hori azterketen aldi ofizialean egingo da (8.2 b) art,)



Azken ebaluazioko sistema izanik, uko egiteko nahikoa izango da azken froga horretan ez aurkeztearekin (art. 12.3 art.).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUren ebaluazio araudiaren arabera (9.2 art.), ezohiko deialdien ebaluazioan, soilik azken ebaluazioren sistema erabiliko da.



Ezohiko deialdiaren azken frogan, ikasgai osoari buruzko ezagutza eta gaitasunak frogatu beharko dira, eta azken froga horretan ikasleak kalifikazioaren %100a lor dezake (9.3 art.). Froga horrek zati teorikoa eta zati praktikoa edukiko ditu.



Ikasturtean zehar ikasleak lorturiko emaitza positiboak gorde daitezke. Negatiboak badira, ez dira kontuan hartuko ezohiko deialdian, bertan, ikasleak kalifikazioaren %100a lor dezakeelako (9.3 art.).



Uko egiteko nahikoa izango da azken froga horretan ez aurkeztearekin (art. 12.3 art.).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Legislación social básica (Civitas), de los Profs. Serrano y Sequeira; o Legislación laboral y de la Seguridad Social (Aranzadi) Profs. Galiana y Sempere Navarro. Beti ere, azkeneko edizioak erabili behar dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Compendio de Derecho del Trabajo", Cruz Villalón (Tecnos), última edición.

2. "Derecho del Trabajo", Garcia Ninet y Vicente Palacio (Aranzadi), última edición

3. "Derecho del Trabajo", Martín Valverde, Rodríguez Sañudo y García Murcia (Tecnos), última edición.

4. "Derecho del Trabajo", Luis Miguel Camps y Juan Manuel Ramirez (Tirant lo Blanch), última edición.

5. “Derecho del Trabajo”, Montoya Melgar (Tecnos), última edición.

6. "Derecho del Trabajo" de los profesores Palomeque y Alvarez de la Rosa (CEURA), última edición.

7. "Manual de Derecho del Trabajo", Ignacio Garcia-Perrote Escartin (Tirant lo Blanch), última edición.

8. “Curso básico de Derecho del Trabajo (Para titulaciones no jurídicas), Juan Manuel Ramírez Martínez (Tirant lo Blanch), última edición.

9. “Introducción al Derecho de la Seguridad Social”, González Ortega y otros, (Tirant lo Blanch), última edición.

10. "Curso de Seguridad Social", Blasco Lahoz, Lopez Gandía (Ed. Tirant lo Blanch), última edición

11. "Manual de Seguridad Social", Monéreo Pérez, Molina Navarrete, Quesada Segura (Ed. Tecnos), última edición

12. "Lecciones y Prácticas de Seguridad Social”, Ballester Laguna, Sirvent Hernández, Ed. Cinca última edición

13. "Derecho del Trabajo", Luis Miguel Camps y Juan Manuel Ramirez (Tirant lo Blanch), última edición.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1.- De la Servidumbre al Contrato deTrabajo, Manuel Alonso Olea, (Tecnos, 1987)
2.- Introducción a la Economia del Trabajo, Luis Enrique De la Villa Gil, (Debate, 1978)
3.- Derecho del Trabajo e Ideología, Carlos Palomeque Lopez, (Tecnos 1987).

Aldizkariak

Actualidad Laboral
Aranzadi Social
Droit Social
Industrial Relations Review
Relaciones Laborales
Revista de Derecho Social


Web helbideak

www.sepe.es (Servicio público de Empleo)
www.ine.es (Instituto Nacional de Estadística).
www.empleo.gob.es/index.htm (Ministerio de Empleo y Seguridad Social)
www.ces.es (Consejo Económico y Social)
www.cesvasco.es (Consejo Económico y Social CAV)
europa.eu.int/pol/socio/index_es.htm (Actividades de la UE. Empleo y Política Social)
www.ilo.org/public/spanish/ (Organización Internacional de Trabajo)
www.tribunalconstitucional.es (Tribunal Constitucional)
www.poderjudicial.es (Consejo General del Poder Judicial)
www.ine.es (Instituto Nacional de Estadística).
europa.eu.int/pol/socio/index_es.htm (Actividades de la UE. Empleo y Política Social)
www.ilo.org/public/spanish/ (Organización Internacional de Trabajo)
www.tribunalconstitucional.es (Tribunal Constitucional)
www.poderjudicial.es (Consejo General del Poder Judicial)

TaldeakToggle Navigation

01-16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:30-17:30 (1)

15:30-17:30 (2)

7-15

15:30-17:30 (3)

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (3)

01-16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:30-19:30 (1)

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)

01-16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

15:30-17:30 (1)

15:30-17:30 (2)

7-15

15:30-17:30 (3)

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (2)
  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (3)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

17:30-19:30 (1)

Ikasgela(k)

  • AULA B3 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

15:30-17:30 (1)

Ikasgela(k)

  • 2.1GELA - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

10:30-13:30 (1)

10:30-11:30 (2)

7-15

12:30-13:30 (3)

10:30-11:30 (4)

Ikasgela(k)

  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (2)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (3)
  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-15

10:30-12:30 (1)

Ikasgela(k)

  • . - ZUZENBIDE FAKULTATEA (1)