XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27064

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Titulazioa
Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27064
Murrizketak
(4)Para poder matricular el TFG, será necesario tener superado el módulo de materias básicas del grado.
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.
Para poder matricular el TFG, será necesario tener superados al menos 180 créditos de la titulación.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat bururatu behar du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratzearen pean. Lan horretan integratu eta garatuko dira Graduko ikaskuntza prozesuaren bitartean jasoriko prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebeziak.



Gradu Amaierako Lanak ebaluagarria izan beharko du eta gradua lortzeko aurkeztu denak erakutsi egin beharko du badituela gutxieneko funtsezko gakoak etorkizunean profesional moduan garatzeko. Gradu Amaierako Lanak ikerketa akademikoprofesional bat izan behar du, eta lan horretan, ikasle bakoitzak bere ezagutzak, sormen-dohainak eta originaltasuna erabili behar ditu; hortaz, benetako heldutasunproba bat da, lanean hasi aurretik.



Gradu Amaierako Lanean matrikulatzeko, ikasleak ikasketa-plana osatzeko beharrezkoak diren irakasgai guztietan matrikulatuta egon beharko du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Modulu honetan lortutako gaitasunak Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko gradurako:



- Azterketa ekonomikoaren eta arazoen konponketaren printzipioak aplikatzea, erabakiak hartzean tresna analitikoak erabiltzea, eta, era horretan, eskuragarri dauden baliabideen eraginkortasun, ekitate, administrazio eta kudeaketari lotutako arazoetarako erantzun egokiak bilatzen laguntzea.

- Esku-hartze publikoko tresna nagusiak ulertzea eta politika-gomendioak ekonomia positiboaren eta araudiaren arteko eztabaidarekin lotzea.

- Zerga-sistema baten oinarrizko printzipioak, sektore publikoko diru-sarrera motak eta dauden zergen egitura ulertzea, haien ondorio ekonomikoak aztertzea eta Estatuko eta lurralde-administrazioetako aurrekontu orokorrei egiten dieten ekarpena interpretatzea.

- Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen arloko jakintzak dituela frogatzea eta jakintza horiek ulertzea; jakintza horiek, bigarren hezkuntza orokorretik abiatuta, testuliburu aurreratuak izango dituzte oinarri, eta Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen ikerketaren abangoardiako jakintzak bilduko dituzte.

- Ekonomia Publikoko edozein arlori buruzko txostenak egitea, ideiak entzule espezializatuei zein bestelakoei garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.

- Sektore Publikoek lurralde-maila guztietan (toki-erakundeekin hasi eta nazioarteko organismoekin amaitzeraino) jarduera ekonomikoan eta gizarte-ongizatean duten eragina ulertzea.

- Agente ekonomikoen funtzioak eta erakundeek beren lurralde-maila guztietan (toki-erakundeekin hasi eta nazioarteko organismoekin amaitzeraino) jarduera ekonomiko eta sozialean betetzen dituzten zereginak ulertzea, eta prozesu ekonomikoak baldintzatzen dituzten faktore historikoak, sozialak eta erakunde-arlokoak identifikatu eta aztertzeko gai izatea.

- Azterketa ekonomikoaren printzipioak ulertzea baliabideak eraginkortasunez esleitzen laguntzeko, eremu pribatuan zein publikoan, eta toki-mailan, Estatuan edo nazioartean.

- Datu ekonomikoak interpretatu eta kuantifikatzean teknika kuantitatiboak erabiltzea, eta ekonomian hitzezko azterketaren, azterketa grafikoaren, matematikoaren eta ekonometrikoaren arteko lotura ulertzea.

- Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen eremuko informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jende adituari nahiz aditua ez denari helarazi ahal izatea.

- Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, identifikatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko eta erabaki baliotsuak hartzeko, baita zalantza-baldintzetan ere.

- Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.

- Eredu matematikoen bidez errealitate ekonomikoaren oinarrizko alderdien abstrakzioa egiteko gai izatea, eta eredu horiek diseinatzean faktore garrantzitsuak identifikatzea.

- Gai izatea Administrazio Publikoaren eta Fiskalitatearen arloan daturik garrantzitsuenak biltzeko eta interpretatzeko eta, era horretan, gai sozial, zientifiko edo etiko garrantzitsuei buruzko iritziak emateko eta hausnarketa egiteko.

- Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.



Modulu honi lotutako ikaskuntzaren emaitzak hauek dira:



- Dokumentazioaren bilaketa eta antolaketa.

- Erabilitako dokumentazioaren funtsezko ideien sintetizazio eta abstrakzioa.

- Teoria eta arrazonamendu ekonomikoa arlo zehatz batean aplikatzea.

- Txosten bat idaztea, lanaren planteamendu, garapen eta ondorio nagusiak jasota.

- Lana modu egokian aurkeztea audientziari.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasleak proiektu bat garatuko du eta proiektu horretan erakutsiko ditu izandako lorpenak ikasketetan eta ezagutzen bereganatzean, arazoen eta lanen ebazpenean eta graduari lotutako gaitasunen menperatzean; gainera, bere ikaskuntza-prozesuaren arduraduna izango da.



Tituluarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira eta oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da Gradu Amaierako Lana, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan, eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen. Gradu Amaierako Lana enpirikoa, teorikoa edo praktikoa (profesionala) izan daiteke.



Era berean, UPV/EHUn Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko Erregelamenduaren 4. artikuluko 3. paragrafoan oinarrituta (erregelamendu hori 2023ko abenduaren 14ko Gobernu Kontseiluan onartu zen, eta 2024/04/10eko EHAAn argitaratu zen, https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2024001702), Gradu Amaierako Lan guztiek egindako lanari buruzko gogoeta bat izango dute, printzipio eta balio demokratikoen eta Garapen Jasangarriko Helburuen argitan.



Hausnarketa horrek Gradu Amaierako Lanak balio horiekin duen lotura-maila eta GJHek osatzen duten lan-esparrua aztertuko ditu, eta/edo balio horien aurrean ikuspegi kritikoa planteatuko du. Hausnarketak gutxienez 200 hitz izango ditu, lanaren testuan atal espezifiko gisa txertatuta. 822/2021 Errege Dekretuan aipatutako arau-erreferentziekin batera, EHUagenda 2030 erabili ahal izango da gure unibertsitatearen erreferentziaesparru espezifiko gisa.



Gainera, ikasleak lanaren erreferentziazko GJHak emango ditu, unibertsitateak edo ikastetxeak artikulatutako sistemen bidez.

MetodologiaToggle Navigation

Modulu honen metodologia irakasle-tutorearen gidaritzapean eginiko ikaslearen lan autonomoan oinarritzen da. Ikasleak parte hartu beharko du Gradu Amaierako Lana egiteari buruzko orientazio-mintegi batean. Irakasle-tutorea arduratuko da ikaslearen ikaskuntza-prozesurako laguntza emateaz, lana egiteko, idazteko eta ahoz aurkezteko gidaritza emanez, prestakuntza-jardueren edo tutoretzen bidez. Laburbilduz, metodologiaren ardatza ikaslea izango da, prestakuntza-sistemaren elementu gako

gisa, eta irakasle-tutoreak dinamizatzaile eta ikaskuntza-prozesuaren bideratzaile gisa parte hartuko du.



Nolanahi ere, Gradu Amaierako Lana egiteak honako hau eskatzen dio ikasleari: a) gai garrantzitsuak eta interesgarriak identifikatzea, Graduaren arlo espezifiko baten ezagutzan aurrera egiteko; b) planteatzen dituen galderei erantzuteko aurkeztu behar duen Gradu Amaierako Lan motari buruzko erabakiak hartzea; c) informazioa biltzea, aztertzea eta interpretatzea modu kritikoan; d) txostena idaztea zorroztasun akademikoarekin, eta e) ahoz defendatzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 30
    • Banakako lanak (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion batzordeak lana ebaluatuko du idatzitako txostenaren, tutorearen aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta defentsa publikoaren arabera. Honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: kalitate zientifikoa, azalpenaren zehaztasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta argudiatzegaitasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Gradu Amaierako Lana idatziz egingo eta emango da, eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, lana idatzi den hizkuntzan. Dagokion batzordeak lana ebaluatuko du idatzitako txostenaren, tutorearen aldez aurreko txostenaren eta lanaren azalpen eta defentsa publikoaren arabera. Honako ebaluazio-irizpide hauek erabiliko dira: kalitate zientifikoa, azalpenaren zehaztasuna (idatzizkoa eta ahozkoa) eta argudiatzegaitasuna.



Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da lanaren defentsara ez aurkeztea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fakultateko web orrian Gradu Amaierako Lanari buruz argitaratuta dagoen dokumentazioa.