XSLaren edukia

Herri parte-hartzerako Prozesuak eta Metodoak25027

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25027

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Mintegia710.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Hautazko ikasgai hau diseinatua dago ikerketa-ekintzaren eta komunitatea prozesuen inguruko oinarrizko ezagutza eskuratu nahi duten ikasleentzat. Baita parte hartze prozesuak dinamizatzeko gaitasunak landu nahi dituzten ikasleentzat ere. Helburuak ondoko hauek dira:



1. Herritarren parte hartzea eta botere politikoari buruzko talde gogoeta egitea.

2. Herritarren jabekuntza eta parte hartzea errazteko Gizarte Zientzietan

garatzen ari diren ikusmoldeak eta metodologiak ezagutzea.





This elective subject is designed for students who wish to acquire a basic knowledge of

participatory processes and to improve their skills in facilitating community processes. The objectives are the following:

1. To carry out a group reflection on popular participation and political power.

2. To know the approaches and methodologies that have been developed in the social sciences to facilitate popular participation and empowerment.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Esan bezala, ikasgai honen xede nagusia da ikaslegoak herritarren parte hartzea eta komunitate prozesuak bidelaguntzeko kontzeptuak eta gaitasunak eskuratzea. Ikasgai honen gaitasun akademikoak ondoko hauek dira:



1. Herritarren parte hartze prozesuei buruzko gogoeta kritikoa garatzea: parte hartze mailak

bereiztea eta hurbilpen teoriko-ideologiko ezberdinak alderatzea.



2. Modu praktikoan taldeen parte hartze zabala eta anitza errazteko metodologietan trebatzea.



3. Talde lanean aritzeko prestutasuna eta jarrera positiboa garatzea.





The main aim of the course is to provide the students with basic concepts and skills for leading

community participatory processes. The academic competences of this subject are:



1. Acquiring basic knowledge about participatory action-research as the main philosophical

and methodological approach for guiding community processes.

2. Developing the ability to lead group collaborative dynamics.

3. Improving the self-knowledge and relationship skills needed for monitoring group processes .

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1) Herritarren parte hartzea sustatzeko esperientziak:

a) Herri ekimena: Iruñako Alde Zaharra; Astra-Gernika; Karmela (Santutxu); Trabajadoras no

domesticadas; Etxegabeak eta kale hezitzaileen lana.

b) Erakundeen ekimena: Irungo gazteen aisialdia; Abusuko Parte Hartze Prozesua; Ume eta

Gaztetxoen aisialdia Larrabetzun; Leitzako Bertatik Bertara; Hizkuntza-Aktibaziorako

Prozesuak (SLK); bherri (Espazio publikoen kudeaketa komunitarioa).



2) Parte hartzea dinamizatzeko teknikak eta talde-dinamikak:

a) Bilerak, asanbladak eta lan-saioak: dinamizazioaren ekarpenak.

b) Taldeen prozesuak erraztea.

c) Parte hartzerako metodologiak eta teknikak.



3) Ikerketa-ekintzaren proposamen metodologikoa: diagnosia eta eragitekoplangintza modu kolektiboan

sortzea (prozesua eta produktua).

a) Eskaera, eragileak eta atariko negoziazioa (adibideak).

b) Zabaltze zikloa, auto-diagnosia: harreman sareak eta diskurtsoak.

c) Zehazte zikloa: jakintza itzultzea eta eragiteko proposamenak adostea.

d) Adostutakoa martxan jartzea eta prozesua ebaluatzea.



4) Jakintza eta metodologia emantzipatzaileak

a) Jakintza botere tresna gisa: haustura epistemologikoak eta jakintzaren demokratizazioa

b) Gizarte Zientziak eta jakintza emantzipatzaileak: Herri Hezkuntza, Esperientzien

Sistematizazioa, Reflect-Ekintza, Zapalduen antzerkia,...



5) Giza agentzia, herritarren parte hartzea eta botere politikoa.

a) Demokrazia eta botere harremanen dialektika: Estatua, Merkatua, komunitatea eta jendarte-

eredu honen zapalkuntza historikoak.

b) Erresistentziak eta borroka sozialak: herri ekimena eta herri mugimenduak.





1) Practical experiences supporting people participation:

a) On the initiative of popular or grassroots movements.

b) On the initiative of public institutions.



2) Group dynamics and techniques for supporting people participation:

a) Meetings, assemblies and workshops: the contributions of dynamization.

b) Facilitating groups processes.

c) Methodologies and techniques for participation.



3) Participatory action-research: building knowledge and action collectively (processes and

product dimensions):

a) Social agents, demands and initial negotiation.

b) Opening cycle, self-diagnosis: community networks and social discourses.

c) Closing cycle: knowledge devolution and proposals for collective action.

d) Implementation of proposals and evaluation of the action-research process.



4) Methodologies and knowledge for emancipation:

a) Knowledge as a tool of power: epistemological ruptures and democratization of knowledge.

b) Social Sciences and proposals for emancipation: Popular Education, Systematization

of experiences, Reflect-Action, Theatre of the oppressed,…



5) Human agency, people participation and political power.

a) Democracy and the dialectic of power relationships. Modern State, Capitalist Market

and Community Networks in the historical context of the main oppressive systems:

Colonialism, patriarchy and capitalism.

b) Social struggles and resistances: popular initiative and grass-roots movements.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgelan esperientzien aurkezpenak (irakaslearen aldetik) tartekatuko dira testu laburren irakurketa eta eztabaidarekin (talde osoa) eta talde dinamika ezberdinekin (talde osoa). Eta baita ikasleek banaka edo binaka dinamizaturiko talde-ariketak ere.



Era berean, ikasle taldeak, bikote edo hirukoteetan egituraturik, formazio hau sostengatzeko ardura eta konpromisoa izango du. Zehazki asterokoan hiru zeregin txandakatuko dituzue bikote edo hirukote horietan:

1) Taldearen jarduna zaintzea: a) asistentziaren berri izan; b) taldean beharraren bat badagoen jakin eta plantetau; kafea, ura edo pikoteoren bat; Klase hasierako agurra eta amaierako agurra

dinamizatzea, hau da, nolako kezka, poz edo ardurekin iristen gara klasera?

2) Aste bakoitzean lantzen ditugun edukien sintesia: ideia nagusiak jasotzea eta hurrengo astean

taldeari aurkeztea.

3) Espazio irekiaren edukia prestatzea: asteko azken klase ordua zuek proposatutako gaia, materiala

eta lan-dinamika prestatzea eta gidatzea



In the classroom, presentations of experiences by the teacher will alternate with the reading and discussion of short texts, and the realization of different group dynamics. In the same way, the students will carry out group exercises both individually and in pairs.





In addition, the group of students, structured in pairs or trios, will have the responsibility and commitment to support this training. Specifically, three tasks will alternate each week in these pairs or trios:

1) Taking care of the work of the group: a) Knowing in advance the attendance in each class; b) identifying and responding to the needs of the group; rest, coffee, water,...; dynamising an exercise at the beginning of class that allows us to share with what concerns and joys we come to class with.

2) Synthesis of the contents we work on each week: collect the main ideas and present them to the group the following week.

3) Preparation of the content of the open space: in the last hour of class each week, propose a topic and a work dynamic to tackle it in the group.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ahedo, I.; Martinez J.; Ormazabal, A. (2019). Gobernantza eta herritarren partaidetza. Hegoa Institutoa. Bilbao.
https://publicaciones.hegoa.ehu.eus/eu/publications/418

Martinez, Zesar; Iñarra, Maialen. “Herritarren hizkuntza-aktibazioa,prozesu proposamena”. BAT Soziolinguistika Aldizkaria 115, 2020 (2).

Martínez, Zesar; Gorostidi, Izaro; ormazabal, Andere (2023) “Parte hartze politikoa eta ekintza kolektiboa: herri-ekimenaren eta administrazio publikoaren arteko harremanak”. Demokrazian sakontzea eta parte hartzea, hainbat eskalatan. UPV/EHU

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Ormazabal, Andere. (2019) Herri Mugimenduen eta ezkerreko gobernuen ezinak eta eginak: Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernantza sareak (2011-2015) UPV/EHU. https://addi.ehu.eus/handle/10810/42439



- Fals Borda, Orlando. (2008) “Orígenes universales y retos actuales de la IAP”. Peripecias, Nº 110



- Forné Laia; Castro, Mauro (2021).“Cómo generar marcos de colaboración con tramas comunitarias desde la administración pública". Bherria:

https://bherria.eus/es/como-generar-marcos-de-colaboracion-con-tramas-comunitarias-desde-la-administracion-publica/



- Lorenzo, Ana Rosa: Martínez Miguel. Asambleas y Reuniones; metodologías de auto-organización. Argitaletxea: Traficantes de Sueños. Madrid, 2005.



- Casado, Beatriz; Martinez, Zesar; Stronzake, Janaina.Educación popular e Investigacción-acción participativa para la soberanía alimentaria. Argitaratzeko prozesuan.



- AA BB Manual de facilitación: guía para el uso de metodologías participativas para la educación en derechos humanos. Argital: Amnistía Internacional. London, 2011.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Foroni, Nicola. (2011) Eraldaketa-prozesuak: zer, zertarako, nork, nola... . Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen zerbitzua. Gasteiz.

- Martinez, Zesar. Blas, Asier. (coord.) (2008) Poder Político y Participación: demokrazia, ogi gogorrari agin zorrotza. Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zentrua. Vitoria-Gasteiz.

- Sirvent, Maria Teresa; Rigal, Luis. (2012) Investigación Acción Participativa: un desafío de nuestros tiempos para la construcción de una sociedad democrática. FLACSO Andes.

- AA.VV. (2009) “Metodologías participativas. Manual”. CIMAS-Observatorio Internacional de Ciudadana y Medio Ambiente Sostenible.
https://www.redcimas.org/biblioteca/metodologia/

Aldizkariak

https://ceaal.org/v3/biblioteca-la-piragua/
https://jprm.scholasticahq.com/
https://journals.sagepub.com/home/arj

Web helbideak

https://ceaal.org/v3/
http://www.redcimas.org/biblioteca/metodologia/
http://www.colectivoioe.org/
http://www.uam.es/personal_pdi/stmaria/jmurillo/recursos/inv-accion.htm
http://www.aral.com.au/
http://www.participedia.net/en/about

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00 (1)

11:00-13:00 (2)

17-30

15:00-17:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-12:30 (1)

Irakasleak