XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA GABRIELA CHOTRO LERDA

Ezagutza arloa
Psikobiologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
g.chotro@ehu.eus

Biologian lizentziaduna (1987) eta Doktorea (1992), Argentinako Cordobako Unibertsitate Nazionalean. Doktoretza aurreko ikertzailea INIMECen, Argentinan (1988-1992) eta doktoretza ondoko ikertzailea Binghamton University, NYn EE.UU. (1993-1995). 1996tik Psikobiologia arloko ikertzailea eta irakaslea da, EHUko Psikologia Fakultatean.

Master eta Doktorego Eskolako zuzendaria izan da (2013-2017), Psikologiako Doktorego Programaren arduraduna (2010-2019), “Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolakuntza eta Kultura” unibertsitate masterraren arduraduna (2010-2013) eta Kalitate eta Komunikazio dekanordea (2018-2019) eta Psikologia Fakultateko dekanoa (2019-2023).

“Ikaskuntza, Pertzepzioa, Arreta eta Garapena” taldeko kidea (euskal unibertsitate-sistemako A taldea). Talde horretako IP (2007-2012) izan zen, eta “Jaio aurreko eta jaio osteko ikaskuntza estimulu orosentsorialekin” eta “Alkoholarekiko esposizio perinatalaren ondorioak” ikerketa-lerroak zuzentzen ditu. Finantzatutako 26 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horietako 7tan IP izan da. Lau doktore-tesi zuzendu ditu, horietako 2 nazioartekoak eta beste 2 tesi-sari bereziarekin. CNEAIk aitortutako 5 seiurteko eta irakaskuntzako 4 bosturteko ditu (Orcid: 0000-0001-9042-1578).