XSLaren edukia

Gradu Amaierako Lanaren prestakuntzari aplikatutako metodologia28425

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Aurreko plana)
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28425

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia46
Gelako p.1015
Ordenagailuko p.1624

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Portaera Zientzien Metodologiaren arloari atxikita dago, eta Psikologia Graduko laugarren mailako lehen lauhilekoan eskaintzen da. Irakasgai honen helburu nagusia gradu-amaierako lanetan aplika daitezkeen gaitasun metodologikoak eskuratzea da. Horrela, gradu amaierako lanaren modalitateei eta egiturari buruz Fakultatean dagoen araudia berrikusi ondoren, ikerketaren alderdi etikoak, berrikuspen bibliografikoaren modalitateak eta horietan erabiltzen diren metodologia espezifikoak jorratzen dira. Era berean, psikologiako diseinuen eta datu-analisien ikuspegi orokorra eskaini ondoren, graduko derrigorrezko irakasgai metodologikoetan landu ez diren gai aurreratuak jorratzen dira, hala nola, psikologiaren hainbat arlotako (psikosoziala, klinikoa, kirola, hezkuntza, erakundeak, juridikoa, etab.) programak ebaluatzeko diseinuak eta datu-analisiak. Psikologiaren neurketaren arloko gai aurreratuak ere lantzen dira, hala nola, tresnak egokitzeko prozesua, besteak beste. Gradu-amaierako lana planifikatzeko eta prestatzeko tresna praktikoak ere eskaintzen zaizkio ikasleari. Azkenik, psikologiaren arloan sortzen ari diren gai aurreratuei eta metodologia berritzaileei helduko zaie.

Irakasgai honen gaitasunak, ikerketak ulertu, diseinatu eta/edo inplementatu ahal izateko beharrezkoak izateaz gain, oso erabilgarriak dira ikasleak Gradu Amaierako Lanaren diseinuaren eta metodologiari dagozkion atalen domeinua duela bermatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Egungo araudiarekin bat datorren GRAL bat planifikatzeko eta egiteko gai izatea, metodologia egokia aplikatuta.

2. Tresna metodologiko egokiak erabiliz, berrikuspen sistematikoko edo meta-analisiko azterlan bat diseinatzeko eta egiteko gai izatea.

3. Dagokion etika-batzordeak ebaluatzeko txosten bat egiteko gai izatea, ezarritako baldintza metodologikoak kontuan hartuta.

4. Ikerketa baten diseinua eta/edo inplementazioa egiteko gai izatea, prozedura analitiko egokiak aplikatuta.

5. Psikologiaren eremu aplikatuetan esku hartzeko programa baten ebaluazioa diseinatzeko gai izatea.

6. Neurketako eta sortzen ari diren beste esparru batzuetako prozedura eta teknika metodologiko aurreratuak ezagutzea.

7. Ikerketa-proiektu edo -txosten bat ahoz eta idatziz aurkezteko eta defendatzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GRALa: Modalitateak eta egitura.

a. GRAL-arekin erlazionatutako araudiak eta unibertsitate protokoloak.

b. Zer da GRAL bat: definizioa, ezaugarriak eta helburua.

c. GRAL motak.

d. GRAL-aren egitura.

i. Formari lotutako ezaugarriak eta APA araudia

ii. Aipu bibliografikoak: bibliografia kudeatzeko tresnak

e. GRAL-a kudeatzeko eta garatzeko gaitasunak

f. GRAL-aren ebaluazioa



2. Alderdi etikoak GRALean.

a. Aplikatzen zaion araudia eta ikertzailearen kode deontologikoa.

b. Animaliekin egiten den ikerketa.

c. Gizakiekin egiten den ikerketa.

d. Baimen informatua.



3. Berrikuspen teorikoa, berrikuspen sistematikoa eta meta-analisia.

a. Informazio zientifikoaren bilaketa.

b. Berrikuspen sistematikoa egiteko tresnak.



4. Psikologiako ikerketen diseinuak eta datuen analisia: Ikuspegi orokorra.

a. Lan kuantitatiboak.

b. Lan kualitatiboak.



5. Hainbat eremutan esku hartzeko programen ebaluazioa.



6. Neurketa psikologian.

a. Lagina.

b. Tresnak.

c. Datu-bilketa.

d. Datu-analisia.



7. GRAL-aren planifikazioa eta burutzea.

a. Erabakiak hartzea eta proiektuaren diseinua.

b. Egutegia eta atalak.

c. Denboraren planifikazioa eta kudeaketa.

d. Baliabideen kudeaketa.



8. Psikologian garatzen ari diren estrategia metodologiko aurreratuak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia irakaskuntzaren atalean zehaztutako irakaskuntza-modalitateen bidez ematen da. Horrela, irakasgaiaren gai-zerrenda lantzen duten eskola magistralez gain, programa praktikoak honako jarduera hauek jorratzen ditu:

- Argitaratutako eta anonimizatutako GRAL-en azterketa. Jarduera hori ikasgelako praktiken eta lan ez-presentzialaren bidez egiten da. Jarduera honen helburuak ikasleak GRAL baten egiturarekin eta edukiarekin ohitzea, eta haren kalitate metodologikoa ikuspegi kritiko batetik ebaluatzeko gai izatea dira, haren indarguneak eta ahuleziak adieraziz. Talde guztiek proposatutako GRAL guztiak aztertu behar dituzte, eta horietako bat ikasgelan jendaurrean azaldu behar dute.

- Ikerketaren etika, datu-base bibliografikoen erabilera, GRAL-a planifikatzea eta GRAL bat aurkezteko poster bat egitea. Jarduera horiek mintegien, ordenagailu-praktiken eta lan ez-presentzialaren bidez landuko dira.

- Esku-hartze programak ebaluatzea. Jarduera hori ikasgelako eta ordenagailuko praktiken bidez egingo da, eta ebaluazioaren elementuak planifikatzean eta esku hartzeko programen ebaluazio-adibideetara egokitutako datu-analisiak aplikatzean datza.

- GRAL baten plangintza, aurkezpena eta defentsa publikoa egitea. Jarduera hori tailerren, ordenagailu praktiken, mintegien eta lan ez-presentzialaren bidez egingo da. Praktika 2-3 pertsonako taldeetan egingo da, eta gai bat aukeratu eta horren plangintza metodologikoa egingo da: bilaketa bibliografiko mota, etika, helburuak, hipotesiak, diseinua, datuen analisia eta lauhileko batean garatu beharreko zereginen kronograma. Proposamena jendaurrean jarriko da poster formatuan, eta gainerako ikaskideen aurrean defendatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak ebaluazio jarraitua edo azken ebaluazioa egitea aukeratu dezake. Ikasturtea ebaluazio jarraitu modalitatean hasten duten ikasleek, azken ebaluazio sistemara pasa ahal izateko, idatziz, irakasgaiaren ardura duten irakasleei, ebaluazio jarraituari uko egin diotela aurkeztu beharko diete lauhilekoko 9. astea baino lehen. Ebaluazio jarraituaren aukeran parte hartzen ez duten ikasleek automatikoki azken ebaluaziora joango dira.

Ebaluazio jarraituan parte hartu ahal izateko ikasleek honako baldintza hauek bete behar dituzte: ikasle-talderen batean parte hartzea, gelako praktiken, ordenagailu praktiken, tailer eta mintegien dinamika jarraitzea, eskatzen zaizkien lan guztiak dagokienean ematea eta irakasleak jartzen dituen ebaluazio-probetan parte hartzea. Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da planteatzen diren praktiketako aktibitateak gainditzea. Ebaluazioak jarraituak honako bi jarduera hauek barne hartzen ditu: 1) GRAL baten plangintza egitea, aurkeztea eta defendatzea: % 60 (taldean egiten den aktibitatea) eta 2) Irakasgaiaren gai-zerrendan planteatutako gairen bati buruzko ariketa praktikoa. Jarduera hau ordenagailuko praktika-saio batean egingo da, eta irakasgaiko materialak erabiliz egin ahal izango da: % 40 (banaka egiten den aktibitatea). Ebaluazio jarraituaren modalitatean irakasgaia gainditzeko, beharrezkoa da zati hauetako bakoitza 10etik 5eko kalifikazioarekin gainditzea.

Azken ebaluazioa azterketa teoriko-praktiko bat izango da, eta bakarka burutu beharko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi arruntean irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, deialdi horretan aukeratutako ebaluazio-sistema edozein dela ere, ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio-proba osatzen duten azterketetara aurkezteko eskubidea izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago derrigorrezko testurik. Aurrez-aurreko irakaskuntzan laguntzeko materialak ikasleen eskura jarriko dira e-Gelan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Anguera, M. T., Arnau, J., Ato, M., Martinez, R., Pascual, J. eta Vallejo,G. (1995). Métodos de investigación en psicología. Síntesis.

APA (2019). Publication Manual of the American Psychological Association (7ª Ed.). American Psychological Association.

Cook, T. D. eta Campbell, D. (1979). Quasi-experimentation. Design and Analysis issues for field setting. Rand McNally.

Fernández-Ballesteros, R. (2001). Evaluación de programas. Una guía práctica en ámbitos sociales, educativos y de Salud (2º Ed.). Síntesis.

Ferrer, V., Carmona, M. eta Soria, V. (Eds.) (2013). El Trabajo de Fin de Grado. Guía para estudiantes, docentes y agentes colaboradores. McGraw-Hill.

Field, A. (2017). Discovering statistics using SPSS (5º ed.). SAGE.

García Sanz, M. P. eta Martínez Clares, P. (Coords.) (2013). Guía práctica para la realización de Trabajos Fin de Grado y Trabajos Fin de Máster. Universidad de Murcia: edit.um.

González García, J. M., León Mejía, A. eta Peñalba Sotorrío, M. (2014). Cómo escribir un Trabajo de Fin de Grado. Algunas experiencias y consejos prácticos. Síntesis.

Hartley, J. (2012). New ways of making academic articles easier to read. International Journal of Clinical and Health Psychology, 12, 143-160.

León, O. (2009). Cómo redactar textos científicos en Psicología y Educación. Netbiblo S.L.

Pozo, C., Alonso, E. eta Hernández, S. (2004). Teoría, modelos y métodos en Evaluación de programas. Grupo Editorial Universitario.

Quintanilla, L., García-Gallego, C., Rodríguez-Fernández, R., Fontes de Gracia, S. eta Sarriá, E. (Eds.), Fundamentos de Investigación en Psicología . Editorial UNED.

Rodríguez-Fernández, R. (2020). El informe de investigación. In L. Quintanilla, C. García-Gallego, R. Rodríguez-Fernández, S. Fontes de Gracia, eta E. Sarriá. Fundamentos de Investigación en Psicología (pp.431-472). Editorial UNED.

Rodríguez-Fernández, R. (2020). Fases de la investigación en Psicología y ética de la investigación. In L. Quintanilla, C. García-Gallego, R. Rodríguez-Fernández, S. Fontes de Gracia, eta E. Sarriá (Eds.), Fundamentos de Investigación en Psicología (pp. 53-107). Editorial UNED.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-13:00 (1)

2-2

09:00-11:00 (2)

3-3

09:00-11:00 (3)

4-4

09:00-11:00 (4)

5-5

09:00-11:00 (5)

6-6

09:00-11:00 (6)

7-7

11:00-13:00 (7)

8-8

09:00-11:00 (8)

9-9

09:00-11:00 (9)

10-10

09:00-11:00 (10)

11-11

09:00-11:00 (11)

12-12

09:00-11:00 (12)

13-13

09:00-11:00 (13)

14-14

09:00-11:00 (14)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (9)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (10)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (11)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (12)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (13)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (14)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

09:00-11:00 (1)

15-15

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

11:00-13:00 (1)

4-4

11:00-13:00 (2)

6-6

11:00-13:00 (3)

14-14

11:00-13:00 (4)

15-15

09:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

11:00-13:00 (1)

5-5

11:00-13:00 (2)

8-8

11:00-13:00 (3)

9-9

11:00-13:00 (4)

10-10

11:00-13:00 (5)

11-11

11:00-13:00 (6)

12-12

11:00-13:00 (7)

13-13

11:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA INFORMATICA - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.2 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 0.5 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • FAK 2.5 B ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-13:00 (1)

2-2

09:00-11:00 (2)

3-3

09:00-11:00 (3)

4-4

09:00-11:00 (4)

5-5

09:00-11:00 (5)

6-6

09:00-11:00 (6)

7-7

09:00-11:00 (7)

8-8

09:00-11:00 (8)

9-9

09:00-11:00 (9)

10-10

09:00-11:00 (10)

11-11

09:00-11:00 (11)

12-12

09:00-11:00 (12)

13-13

09:00-11:00 (13)

14-14

09:00-11:00 (14)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (7)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (8)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (9)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (10)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (11)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (12)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (13)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (14)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

11:00-13:00 (1)

15-15

11:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

11:00-13:00 (1)

4-4

11:00-13:00 (2)

6-6

11:00-13:00 (3)

14-14

11:00-13:00 (4)

15-15

09:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 3.1 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 3.1 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

11:00-13:00 (1)

5-5

11:00-13:00 (2)

8-8

11:00-13:00 (3)

9-9

11:00-13:00 (4)

10-10

11:00-13:00 (5)

11-11

11:00-13:00 (6)

12-12

11:00-13:00 (7)

13-13

11:00-13:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (1)
  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (2)
  • FAK 2.4 ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (3)
  • FAK 2.5 A ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (4)
  • FAK 0.4 - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (5)
  • FAK 2.5 A ORD - PSIKOLOGIA FAKULTATEA (6)