XSLaren edukia

Haurren eta Gazteen Tratamendua25091

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Aurreko plana)
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
4.5
Kodea
25091

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2233
Mintegia23
Gelako p.1421
Tailerra710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASKUNTZA TALDEAREN OINARRIZKO DATUAK:



IRAKASLEGOA:

Irakasleak: Bárbara Torres Gómez de Cádiz eta Ainara Andiarena (Ikasgaiaren koordinatzailea)

Harremanetarako datuak: barbara.torres@ehu.eus (gazteleraz) / ainara.andiarena@ehu.eus (euskaraz)



IRAKASGAIAREN OINARRIZKO DATUAK:



Gaia osasuna eta klinikaren minorraren barruan kokatzen da. 4,5 kreditu ditu eta lehenengo lau hilabetean ematen da. Ondorengo gaiekin lotura dago: ebaluazioa, tratamendu psikologikoak, haur eta gazteen klinika, psikoterapia eta kognizio eta jokabide terapia. Horregatik, biziki gomendatzen dugu ikasgai hauek aurretik burututa izatea edo aldi berean burutzea. Ikasgaian haur eta gazteen tratamentuan erabiltzen diren ikuspuntu nagusien oinarri teoriko-teknikoak landuko dira.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Haur eta gazteen tratamendu psikoterapeutikoen ezaugarri definitzaileak ezagutzea.

2. Elkarrizketa klinikoak planifikatzeko eta egiteko gai izatea, tratamenduaren helburuak eta estrategiak ezartzeko gaitasunak lantzea.

3. Arazoak eta tratamenduaren testuingurua kontuan hartuta eta ezarritako helburuak betetzeko, eredu terapeutiko egokiena hautatzeko gai izatea.

4. Harreman terapeutiko positiboa ezartzea sustatzen duten gaitasunak, eta haur eta gazteen tratamenduan gurasoen edota tutoreen parte hartzea errazten duten jarrerak eta gaitasunak ezagutzea.

5. Esku hartzeko estrategiak ebaluatzeko gai izatea.

6. Lanbidean modu deontologikoan jarduteko eta haur eta gazteekin tratamendu psikoterapeutikoa ekiteko auzi etiko eta legalak ezagutzea.

7. Lanbide anitzeko taldeetan aritzeko gai izatea.

8. Ahozko nahiz idatzizko txosten teknikoak egiteko gai izatea.

9. Haur eta gazteen tratamenduari buruzko dokumentazio iturriak erabiltzeko gai izatea, eta informazioa eskuratzeko behar diren estrategiak menperatzen direla erakustea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. SARRERA

Haur eta gazteen tratamenduen ezaugarri bereizgarriak.

Etika eta deontologia haur eta gazteen psikoterapian.

2. EREDU TEORIKOAK

Eredu kognitibo-konduktuala

Ikuspuntu sistemikoa eta guraso eskolak

Eredu psikodinamikoak

Eredu humanista

3. PROZESUA ETA TEKNIKAK

Esku-hartzearen egitura

Prozesu terapeutikoa

Jolasa eta beste teknika batzuk

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia 22 ordu magistral, 14h gelako praktika, 7h tailer y 2h mintegiz osatzen da. Gaiaren edukia ordu magistraletan ematen da irakasleak eduki teorikoak azalduaz. Ordu praktikoetan aktibitate desberdinak egiten dira: kasuen azterketa eta analisiak, material klinikoen irakurketak, rol-playingak, bideoen azterketak, e.a.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Test motatako proba (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIOA PRESENTZIALA:



Gaiaren ebaluazioa azterketa bakar baten bidez egingo da eta honek bi zati ditu:



Alderdi teorikoa batetik eta praktikoa bestetik. Lehenengoak notaren %70 jasotzen du (gehienez 7 puntu) eta bigarrenak notaren %30 (gehienez 3 puntu). Bi alderdien batura egingo da, betiere bi atala gaindituta badaude.



Azterketaren zati teorikoak test motako galderak izango ditu. Zati praktikoa galdera irekiak izango dira, arrazoituz erantzun beharreko kasu klinikoei buruzkoak. Zati praktiko honetan, 0,05 puntu kenduko dira ortografia, adierazpen desegoki edo esanahi anbiguoko adierazpenak erabiltzeagatik.



Zeharkako gaitasunen ebaluazioak azken notaren %10 suposatuko du.



Bi atalak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko. Bi ataletako bat ez bada gainditzen, kurso horretan zehar, gainditutako atalaren nota gordeko da eta beste atala bakarrik errekuperatu beharko da.



Irakasgai honetan aski izango da azterketara ez agertzea deialdiari uko egiteko.



EBALUAZIOA EZ PRESENTZIALA:



Ebaluazioa on line egitea beharrezkoa bada, ebaluazioak baldintza berdinak eta ponderazio berarekin mantenduko da, baina online modalitatearen bidez egingo da.



- Ebaluazio sistema finala

- Eduki teorikoak test moduko azterketa bidez ebaluatuko dira 30 galdera: % 70.

- Azterketa praktikoa: kasu kliniko bati lotutako galdera ireki bidez ebaluatuko da eta %30 balio du

- Bi alderdien batura egingo da, betiere bi atala gaindituta badaude.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohizko deialdiaren sistema bera erabiliko da.



Irakasgai honetan aski izango da azterketara ez agertzea deialdiari uko egiteko.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialtzat jotzen dira irakasleek erreferentziatzat jotzen dituzten dokumentuak (adibidez: : irakasgaiaren oinarrizko testuak edo klase magistraletan ikasgaiaren eduki teorikoak azaltzeko erabiltzen diren power point aurkezpenak), bai eta klase praktikoetarako eta mintegietarako kontsultatu behar diren irakasgaiaren egelako dokumentuak ere.

Klase magistraletarako, gomendagarria da baita ere hurrengo manuala:

COMECHE, I. y VALLEJO, M. A. (2016). Manual de terapia de conducta en la infancia (3º edición). Madrid: Dykinson.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

COMECHE, I. y VALLEJO, M. A. (2016). Manual de terapia de conducta en la infancia (3ª Ed.). Dykinson.

Ezpeleta, L. y Toro, J. (2014). Psicopatología del desarrollo. Pirámide.

Fernández Zúñiga, A. (2014). Habilidades del terapeuta de niños y adolescentes. Pirámide.

Geissmann, C. y Houzel, D. (2008). Psicoterapias del niño y del adolescente. Síntesis.

Méndez Carrillo, F. X., Espada Sánchez, J. P. y Orgilés Amorós, M. (2020). Terapia psicológica con niños y adolescentes: Estudio de casos clínicos. Pirámide.

Haeussler, I. M. (2018). Psicoterapia de niños y adolescentes. Actividades para la práctica clínica. Catalonia.

O’Connor, K. J., Schaefer, Ch. E. y Braverman, L. D. (2017). Manual de terapia de juego. Manual Moderno.

Torras de Bea, E. (2012). Normalidad, psicopatología y tratamientos en niños, adolescentes y familias. Octaedro.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aznárez Urbieta, B. (2020). Psicoterapia breve con niños y adolescentes. Editorial Sentir.
Bilbao, A. (2015). El cerebro del niño explicado a los padres. Editorial: Plataforma
Burns, G. W. (2007). 101 historias sanadoras para niños y adolescentes: La utilización de cuentos y metáforas en la terapia. Palmyra.
Cornejo Parolini, L. Z. (2014). Manual de terapia gestáltica aplicada a los adolescentes. Desclée de Brouwer.
Cortés, J. y Benavente, M. B. (2008). Manual de psicodiagnóstico y psicoterapia infantil. Ril editores.
Díaz Caneja, P. (2015). Un bosque tranquilo. Mindfulness para niños. Librería Argentina.
Faber, A., y Mazlish, E., (2015). Cómo hablar para que los niños escuchen y cómo escuchar para que los niños hablen. Grupo Planeta.
González, T. (2011). Psicología clínica de la infancia y la adolescencia: Aspectos clínicos, evaluación e intervención. Pirámide.
Jongsma, A. E. (2014). Planes de tratamiento para la psicoterapia con niños. Eleftheria.
Malberg, N. y Angerfield, M. (2023). Tratamiento basado en la mentalización para niños. Herder.
Moreno, A. (2014) (Ed.). Manual de terapia sistémica: Principios y herramientas de intervención. Desclée de Brouwer.
Oaklander, V. (2004). Ventanas a nuestros niños: terapia gestáltica para niños y adolescentes. Cuatro Vientos.
Ortigosa, J. M., Méndez, F. X. y Riquelme, A. (2014). Procedimientos terapéuticos en niños y adolescentes. Pirámide.
Orgilés Amorós, M., Méndez Carrillo, F. X., y Espada Sánchez, J. P. (2022). Tratamiento paso a paso de los problemas en la niñez y adolescencia. Pirámide.

Aldizkariak

Análisis y modificación de conducta
Cuadernos de medicina psicosomática
Clínica y Salud
Boletín de Psicología
Infancia y Aprendizaje
Papeles del psicólogo
Behavioral Psychology/Psicología Conductual
Psicothema
Revista de Psicopatología y Psicología Clínica
Revista internacional de psicología clínica y de la salud/International Journal of Clinical and Health Psychology

Web helbideak

http://www.nice.org.uk/guidance
http://www.guiasalud.es
http://www.nimh-nih.gov/health/publications/espanol
http://www.ucm.es/info/psclinic/guiareftrat/index.php
Fundación FAROS, hospital Sant Joau de Déu www.faroshsjd.net