Irakasleak
OLATZ GOÑI BALENTZIAGA
- Ezagutza arloa
- Zientzien eta Portaeraren Metodologia
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- olatz.goni@ehu.eus
Psikologian Graduatua (2013) eta doktorea (2020) (UPV/EHU), Euskal Herriko Unibertsitateko “Psikologia: gizabanakoa, taldea, kultura eta antolaketa” eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko “Psikobiologia eta neurozientzia kognitiboko masterra” (2015) osatuta. Gaur egun, metodologiaren arloko irakaslea eta ikertzailea.
Hainbat egonaldi eta praktika egin ditut hainbat ikerketa-zentrotan, hala nola Bartzelonako Ikerketa Biomedikoen Institutuan (IIBB), CSICek emandako graduatu ondoko ikasleentzako Ikerketarako Sarrera Bekaren bidez (2015), eta École polytechnique fédérale de Lausanne (Suitza) “Laboratory of Behavioral Genetics” ikerketa taldean, doktore-tesiko ikerketa egonaldiaren barruan.
2016. urtetik 2021. urtera Psikobiologiako taldearekin lan egin nuen, eta 2022ko urtarriletik QUALIKER taldeko kidea naiz. Ikerketa-taldeentzat ematen diren Eusko Jaurlaritzaren laguntza du. 2022ko urtarriletik ere Gizakiekin lotutako Ikerketen Etika Batzordeko (CEISH) kidea naiz. 12 artikuluren publikaziotan parte hartu dut, eta estatuko eta nazioarteko 20 kongresu baino gehiagotan aurkeztu ditut lanak.