XSLaren edukia

Irakasleak

JUAN MANUEL MACHIMBARRENA GARAGORRI

Ezagutza arloa
Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
juanmanuel.machimbarrena@ehu.eus

Psikologian litzentziaduna eta doktorea (doktoregoko sari berezia) UPV/EHUn. Psikologia kliniko eta osasunaren psikologia eta ikerketa metodologia saileako irakasle agregatua naiz.

Ikerketa mailan, egindako ikerketen emaitzak hainbat aldizkarietan argitaratu dira. Ikerketa proiektutako ezberdinetako parte-hartzaliea. Horrez gain, nazio eta nazioarteko kongresoetan komunikazioak aurkeztu ditut eta Ambereseko Unibertsitatean ikerketa egonaldia burutu dut. Irakaskuntza mailan, Psikologiako graduan (Psikopatologia eta Osasuna eta mendekotasun nahasmenduak) Osasun Psikologia Orokorreko Masterrean (aurrerapenak psikopatologian eta esku-hartzea indarkeria eta biktimizazio egoeretan) eta ikerketa masterrean (Ikerketa Psikologia Klinikoan) irakasten dut. Kudeaketari dagokionez, Psikologia graduko koordinatzailea izan naiz (2021-2023) eta egun psikologia fakultateko mugikortasun dekanordea naiz.

Nere ikerketa lerroek nerabezaroko Internetarekin loturiko arriskuetan, hauen metaketan eta hauek bizi kalitatean duten eragina aztertzean dute ardatza. Arrisku hauen artean harremanekin loturiko arriskuak (adb. Bullying, cyberbullying, cyber dating abuse, sexting ....) zein teknologiaren erabiliera desegokiek sortutakoak (Internetaren erabilera problematikoa, intennet gaming disorder…) daude eta hauek aldagai personal eta familiarekin dituzten loturak ezagutzea, betiere prebentzioa helburu izanik.