Irakasleak
MIRARI GAZTAÑAGA ECHEVERRIA
- Ezagutza arloa
- Oinarrizko Psikologia
- Saila
- Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- mirari.gaztanaga@ehu.eus
Psikologian lizentziatua (2011) eta Doktorea (2016) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Doktoretzan zehar bi egonaldi egin nituen Binghamton University-n (NY, EE.UU.) eta Psikologia eta Kriminologia graduetan irakasten hasi nintzen. Doktoretza lortu ostean, ordezko irakasle moduan jarraitu nuen Oinarrizko Prozesu Psikologikoen departamentuan (Psikologia fakultatea) eta 2017ko urtarriletik irakasle atxikia naiz bertan. Gaur egun, oinarrizko prozesuen barnean, Ikaskuntza eta Oroimena eta Erabaki hartzea irakasgaiak irakasten ditut, eta baita psikologiari sarrera bat Kriminologia graduan ere.
Ikerkuntzari dagokionez, Ikaskuntza, pertzepzioa, arreta eta garapena ikerketa taldeko kidea naiz (euskal unibertsitate sistemako A taldea). Bertan jaio aurretiko eta ondorengo ikasketa estimulu orosensorialekin eta alkoholaren eragipen perinatalen ondorioak ikerketa ildoetan lan egiten dut bereziki. Gaur egun arte kalitatezko hainbat publikazio ditut eta 30 bat kontribuzio izan ditut kongresu internazionaletan. 2019an, gainera, egindako doktoretza tesiagatik sari berezia lortu dut. Momentuan doktorego tesi bat zuzentzen ari naiz.