XSLaren edukia

Irakasleak

NATALIA ALONSO ALBERCA

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
natalia.alonso@ehu.eus

Pedagogian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (2004), Psikopedagogian (2008) eta Psikologian doktoratua (2014) UPV/EHUn, Ezohiko Doktorego Sariarekin.

2014 eta 2018 artean Hezkuntzako Ikerketa Metodoak eta Diagnostikoa Saileko irakasle izan zen, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Hezkuntza Orientazioa eta Ikerketa Metodologia gaietan, Pedagogia eta Gizarte Hezkuntzako graduetan, baita Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzarako masterrean.

2018az geroztik UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Portaera Zientzien Metodologia arloan irakaslea da. Arloko irakasgaiak ematen ditu Psikologia graduan eta Kriminologian.

Bere ikerketa lanak Adimen Emozionala (EI) du ardatz, haurtzaroan duen garapenean sakontzea, eta garapen horrekin lotutako faktore pertsonalak eta familiarrak aztertzen. Bizitzaren lehenengo urteetan gaitasun emozionalak ebaluatzeko tresnak sortzea eta egokitzea, baita EIren eta egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren arteko harremana aztertzea ildo horretan kokatzen dira. Gaitasun emozionalen garapenean alderdi kulturalak aztertzea eta gaitasun emozionala sustatzeko esku-hartzeak ebaluatzea ikerketa lerro integratuak dira.

6 artikulu zientifikoren eta 6 liburuen kapituluren egilekidea da, nazio eta nazioarteko kongresuetan ekarpenak egiteaz gain. Ikerketa egonaldia egin zuen Delaware-ko Unibertsitateko (AEB) Human Emotions Laboratory-n, Carroll Izard irakaslearekin.