Irakasleak
MIREN NEKANE BALLUERKA LASA
- Ezagutza arloa
- Zientzien eta Portaeraren Metodologia
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- nekane.balluerka@ehu.eus
Psikologian lizentziaduna (1989) eta doktorea (1993) UPV/EHUn, Sari Berezia bietan. Unibertsitate horretako irakasle 1989tik. Psikologia Fakultateko dekanordea (2004-2006); Ikasketa Berrikuntza eta Kalitatearen arloko (2006-2009) eta Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko (2012-2016) errektoreordea; Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeko kidea (2007-2012); eta UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Batzorde Etikoko kidea (2009-2012) eta burua (2012-2013). UPV/EHUko errektorea, 2017tik 2021era.
Qualiker ikertaldea zuzentzen du, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. 11 doktorego tesiren zuzendari edo kozuzendari izan da. Irakasle bisitari izan da hiru unibertsitatetan: Arizona State University, University of California eta University of Manchester. 61 ikerketa proiektutan aritu da, horietatik 18tan ikertzaile nagusi gisa. Egilekide argitalpen ugaritan: 132 artikulu zientifiko, 31 liburu eta 10 liburu kapitulu. 235 ekarpen egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Ikerketako 5 seiurteko ditu eta transferentziako seiurteko bat. 2021an Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen eta Txileko Aconcaguako Unibertsitateko Honoris Causa izendapena 2023an. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: ebaluazio psikologikorako tresnak sortzeko eta kulturarteko ikuspegitik egokitzeko metodologia, eta osasun eta gizarte zientziei aplikatutako datu analisiak.