XSLaren edukia

Irakasleak

JONE ALIRI LAZCANO

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
jone.aliri@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean, Psikologian Lizentziatua (2007) eta Doktorea (2013). Psikobiologia eta Neurozientzia Kognitiboan (UAB) eta Hezkuntza eta TEknologia Berrietan (UDIMA) masterra. Psikologia fakultateko Portaera Zientzien Metodologia alorreko Irakasle Agregatua.



Ikerketa lerro nagusiak:



- Psikologiaren esparru desberdinetarako esku-hartze programen diseinua eta ebaluazioa.

- Ebaluazio tresnen elaborazioa eta kultur eta hizkuntza arteko egokitzapena

- Ingurumen psikologia



Ikerlari kolaboratzaile moduan hainbat ikerketa taldeetan parte hartu dut. Egun Qualiker ikerketa taldeko kide naiz. Baita "Fragilidad y procesos neurodegenerativos en la Distrofia Miotónica tipo 1 (DM1): aproximación neurobiológica, neuropsicológica y neurorradiológica (Fondo de Investigación en Salud. Instituto Carlos III)" taldeko kide ere.



30 bat artikuluren egilea eta egilekidea (horietatik 25 JCR aldizkarietan), 4 liburu kapitulu eta bi liburu. Nazioarteko eta nazio mailako 50 kongresuetan baina gehiagotan parte hartu dut arestian aipatutako lerroetan burututako lanen emaitzak aurkezten.