XSLaren edukia

Irakasleak

NORBERTO ASENSIO HERRERO

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
norberto.asensio@ehu.eus

Madrileko Unibertsitate Autonomoan eta Veracruz Unibertsitatean (Mexikon) animalia jokabideari buruzko doktoregoa amaitu nuen 2003an. Ondoren, primate ekologiaren inguruko postdoc bat gauzatu nuen (2008an) Liverpool John Moores Unibertsitatean (Erresuma batuan), eta bigarrengo bat egin nuen 2011an Mahidol Unibertsitatean (Tailandian) primateen kognizioan zentratuta. Mahidol Unibertsitatean ere kontserbazio ekologia eta biodibertsitatea irakasten egon nintzen 2017 arte. Nire ikerketa animalia basatien ekologia eta jokabidean oinarritu da, Mexiko, Costa Rica eta Tailandiako ohian tropikaletako primateen behaketa sistematikoak eginez. Animalien portaeraren ohiko planteamenduez gain, elikagaien lehia edo jolasa besteak beste, animaliek bere ingurumena nola hautematen eta bidea nola topatzen dutenaren ulermena izan dut helburu, eta baita ere giza jarduerak nolako eragina daukan animalien portaera, osasuna, eta kontserbazioan. Azkenengo ikerketa batean genetikoki hurbil dauden bi giboi espezie eta bere hibridoen ekologia eta harremanak ikertzen ari naiz munduan geratzen diren tximuen arteko kontaktu-eremu batean. Ikerketa honek ekologia eta eboluzio galdera garrantzitsu batzuk planteatzen ditu, esate baterako, zein mekanismoak baldintzatzen dituzten espezieen arteko elkarbizitza eta banaketa geografikoak.