XSLaren edukia

Motibazioa eta Emozioa28432

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Psikologiako Gradua (Plan berria 2024)
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28432

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3451
Mintegia46
Gelako p.812
Ordenagailuko p.23
Tailerra1218

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Motibazioa eta Emozioa" irakasgaia Oinarrizko Psikologia jakintza-arloko oinarrizko irakasgaia da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta euren Garapena Sailean kokatzen da. "Motibazioa eta Emozioa" Psikologiako Graduko lehen kurtsoko bigarren lauhilekoan ematen da. 6 kreditu ditu eta izaera teoriko-praktikoa du (3,4 kreditu teoriko eta 2,6 kreditu aplikatu). ECTS kreditu batek ikasleek 25 orduko lana eskatzen duenez, irakasgai honek 150 lanordu dakartza guztira: 60 lanordu presentzial eta 90 lanordu ez-presentzial.

Motibazioa eta emozioa edozein giza jokabidetan inplikatutako oinarrizko bi prozesu dira, eta harreman estua dute elkarren artean, baita beste prozesu batzuekin harreman garrantzitsua ere. Horregatik, haien ezagutza funtsezkoa da giza jokabidea eta gainerako prozesu psikologikoak ulertzeko.

Irakasgai honek ikasleei motibazioa eta emozioa definitzen dituzten ezaugarriei buruzko oinarrizko prestakuntza zientifikoa ematen die, baita funtzionamendua, beste prozesu batzuekin duten harremana, motibazio eta emozio mota desberdinak eta bi prozesuen inplikazio praktiko guztiak azaltzen saiatzen diren teoriei buruzkoa ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ezagutzak

RCO1. Prozesu psikologikoen oinarrizko legeak ezagutzea eta ulertzea.

RCO4. Psikologiaren eredu teoriko desberdinen funtzioak, ezaugarriak eta mugak ezagutzea.



Gaitasunak

RC1. Graduduna gai izango da bere jakintzak modu profesional batean aplikatzeko lanean edo bokazioan, eta gaitasun hori erakusteko, bere ikasketa alorrarekin zerikusia duten argudioak emanez eta arazoak ebatziz.

RC3. Graduduna gai izango da informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, aditua den eta aditua ez den publikoari.



Tituluari lotutako trebetasunak:

RHT1. Gai izatea Psikologiaren ezagutza teorikoak eguneroko bizitzako egoera eta fenomenoetan aplikatzeko.



Espektro zabaleko trebetasunak:

RHE1. Gai izatea ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzeko.

RHE2. Gai izatea desberdintasunak, arazoak eta beharrak identifikatzeko.

RHE3. Gai izatea arazoak ebazteko eta erabaki eraginkorrak hartzeko.

RHE5. Gai izatea informazioa bilatzeko, kudeatzeko, aztertzeko eta kritikoki sintetizatzeko, informazio eta dokumentazio iturri espezializatuetatik abiatuta.

RHE7. Gai izatea modu eraginkorrean erlazionatzeko eta komunikatzeko, maila pertsonal, profesional eta zientifikoan, bai eta bakarka eta taldean lan egiteko ere, diziplina bakarreko edo anitzeko taldeetan, ardurak hartuz eta nork bere lana modu kritikoan baloratuz.









Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Edukiaren deskribapen laburra:



1. ZATIA: MOTIBAZIOA

1. gaia.- Motibazioaren kontzeptua.

2. gaia.- Motibazio motak: motibazio intrintsekoa eta estrintsekoa.



2. ZATIA: EMOZIOA

1. gaia.- Emozioaren ikerketari sarrera: funtsezko alderdiak eta teoria nagusiak.

2. gaia.- Oinarrizko emozioak.

3. gaia.- Emozio sozialak: erru sentimendua, lotsa eta harrotasuna. Jeloskortasuna eta inbidia. Enpatia.



MetodologiaToggle Navigation

Erabiliko den irakaskuntza-metodologiak eskola magistralak eta eskola praktikoak barne hartzen ditu. Eskola magistraletan, programaren eduki teorikoak azaldu, aztertu eta elkarrekin hausnartuko dira. Ikasleek ikasgelan erabilitako materiala izango dute (power point aurkezpenak) eskola magistralak jarraitzeko. Eskola praktikoetan, ikasleek irakasgaiarekin lotutako hainbat jarduera egingo dituzte. Gelako praktikak irakasleak gidatuko ditu. Tailerretan, ordea, ikasleek modu autonomoan lan egingo duten hainbat jarduera egingo dira, irakasleak gainbegiratzea hain beharrezkoa izan gabe. Bestalde, mintegietan ikasleek aldez aurretik egindako irakurketei buruz hausnartu eta eztabaidatuko da. Azkenik, ordenagailuko praktiketan, ikasleek emozioen erregulazioari buruzko hainbat ariketa praktikan jarri ahal izango dituzte software baten bidez.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ebaluatzeko sistemak bi modalitate ditu:

A modalitatea) Ebaluazio-sistema mistoa: Ebaluazio finala (% 60 zati teorikoa ebaluatzeko test moduko azterketa baten bidez) eta Ebaluazio jarraia (% 40 modalitate praktiko desberdinen bidez). Test motako azterketa aukera anitzekoa izango da, 4 erantzun-aukera izango ditu, eta akats bakoitza Erantzun zuzenak - (Erroreak/N-1) formularen arabera zigortzen da (N = erantzun-aukeren kopurua). Esan bezala, azterketa nota finalaren % 60 da. Ebaluazio jarraiari dagokionez, oro har, saioetan ikasleek taldean nahiz banaka lan egingo dute. Zati hori nota finalaren % 40 izango da.

Oro har, ebaluazio jarraia nota finalaren % 40 da.

Gaitasunen garapena sustatu nahi den heinean, ikasleen parte-hartze aktiboa baloratuko da. Irakasgaia gainditu ahal izateko, ikasleek atal teorikoa (test motako azterketa) eta praktikoa gainditu beharko dituzte. Ikasle batek ebaluazio jarraia gainditzen ez badu, B modalitateko azterketa baliokidera aurkeztu beharko du (jarraian zehazten da).

B modalitatea) Ebaluazio finala: atal teorikoa ebaluatzeko test motako azterketa baten bidez (% 60) eta modalitate praktiko desberdinei buruzko hainbat galdera/ariketa dituen azterketa baten bidez. Azterketaren lehen zatia (test motako azterketa, A modalitatean bezala), adierazi den bezala, nota finalaren % 60 da. Zati hori gainditu beharko da irakasgaia gainditu ahal izateko. Azterketaren bigarren zatiak hainbat galdera ireki/ariketa ditu modalitate praktiko desberdinei buruz. Notaren % 40 da, eta gainditu egin behar da irakasgaia gainditu ahal izateko.

IRAKASGAI HONETAN, NAHIKOA IZANGO DA TEST MOTAKO AZTERKETARA EZ AURKEZTEA DEIALDIARI UKO EGITEKO

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdirako orientabide berak.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaz arduratzen diren irakasleek zehaztutako apunteak eta oinarrizko bibliografia zientifikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aguado, L. (2018). Emoción, afecto y motivación. Alianza editorial.

Etxebarria, I. (2020). Las emociones y el mundo moral. Más allá de la empatía. Síntesis.

Huertas, J. A. (1997). Motivación: querer aprender. Aique.

López Frutos, J. M., Rodríguez Moneo, M. eta Huertas, J. A. (2005). Investigación y práctica en motivación y emoción. Editorial Antonio Machado.

Palmero, F. eta Martínez Sánchez, F. (2008). Motivación y emoción. McGraw-Hill.

Reeve, J. (2010). Motivación y emoción. McGraw Hill.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Acosta, A. (2007). Psicología de la emoción. Sider.
Davidson, R. J., Scherer, K. R. eta Goldsmith, H. H. (Eds.). (2003). Handbook of affective sciences. Oxford University Press.
Ekman, P. eta Davidson, R. J. (1994). The nature of emotion: Fundamental questions. Oxford University Press.
Evans, D. (2002). Emoción. Taurus.
Fernández-Abascal, E. G., García, B., Jiménez, M. P., Martín, M. D. eta Domínguez, F. J. (Koor.) (2010). Psicología de la emoción. Centro de Estudios Ramón Areces.
Garrido, I. (2000). Psicología de la emoción. Síntesis.
Lewis, M., Haviland-Jones, J. M. eta Feldman Barret, L. (Eds.) (2008). Handbook of emotions. The Guilford Press.
Mayor, M. (Ed.). Psicología de la emoción. Promolibro.
Niedenthal, P. M., Krauth-Gruber, S. eta Ric, F. (2006). Psychology of emotion. Interpersonal, experiential, and cognitive approaches. Psychology Press.
Oatley, K. eta Jenkins, J. M. (2006). Understanding emotions. Blackwell Publishers.
Palmero, F., Fernández-Abascal, E. G., Martínez, F. eta Chóliz, M. (Koor.) (2002). Psicología de la motivación y la emoción. McGraw-Hill.
Quirós, P. eta Cabestrero, R. (2008). Funciones activadoras: principios básicos de la motivación y la emoción. Centro de Estudios Ramón Areces.

Aldizkariak

Cognition and Emotion https://www.tandfonline.com/journals/pcem20
Emotion https://www.apa.org/pubs/journals/emo
Estudios de Psicología https://www.tandfonline.com/loi/redp20
Motivation and Emotion https://www.springer.com/journal/11031
Psicothema https://www.psicothema.com/
The Spanish Journal of Psychology https://www.cambridge.org/core/journals/spanish-journal-of-psychology

Web helbideak

American Psychological Association (APA): www.apa.org
Asociación de Motivación y Emoción: https://motivacionyemocion.com/
International Society for Research on Emotion (ISRE): https://www.isre.org/
Laboratorio de Emociones (sobre inteligencia emocional en castellano):
https://emotional.intelligence.uma.es/
Motivation and Emotion: http://www.psywww.com/resource/bytopic/motiv.html
The Emotion Home Page: https://amygdala.psychdept.arizona.edu/emotion.html

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

02 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala