Irakasleak
JOSU MARTÍNEZ MARTÍNEZ
- Ezagutza arloa
- Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Saila
- Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- josu.martinez@ehu.eus
Josu Martinez Ikus-entzunezko Komunikazio saileko irakaslea atxikia da. Ikus-entzunezko Komunikazioan nazioarteko doktorea eta Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua da. Paueko Unibertsitatean ere zinema irakasle izan da, Baionako kanpusean.
Azken urteetan, haren ikerketek ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote euskal zinemaren historiografiari. Hari zor zaizkio, adibidez, Gure sor lekua (1956) euskarazko historiako lehen filmaren eta Euskadi (1936) Louis Lumierek 3 dimentsiotan filmatutako laburmetraiaren aurkikuntzak. Bestalde, 2011tik, hizkuntza gutxituak eta komunikabideak aztertzen dituen NOR ikerketa taldeko kidea da, eta hainbat artikulu publikatu ditu goi mailako aldizkari zientifikoetan euskal zinemaren historiaz eta zinemaren eta nortasun kolektiboen arteko harremanaz.
Jarduera akademikoaz haratago, sorkuntza mailan sei dokumental luze eta fikziozko bi film labur zuzendu ditu.