XSLaren edukia

Terapia Kirurgiko Birsortzailea periodontzian28170

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Odontologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28170

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Mintegia1522.5
Laborategiko p.1218
P. klinikoak2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Terapia Kirurgiko Birsortzailea Periodontzian" hautazko irakasgaia da, eta gaztelaniaz irakasten da Odontologiako Gradu-Masterreko laugarren eta bosgarren mailetako bigarren lauhilekoetan. Irakasgaiak 6 ECTS kreditu ditu, eta ikasleak 150 orduko dedikazioa du guztira. 71 ordu presentzialetan eta 79 ordu ez-presentzialetan banatzen dira.

Europan, 65-74 urteko populazioaren edentulismoren datuak [%17-36]-ren artean dabiltza. Nahiz eta Espainian edentulismo pairatzen duten populazioa (65-74 urtekoa) Europako populazioren ehunekoa gutxienetarikoa izan, .hortz-galera oso goiztiar hasten da. Izan ere, Espainiako populazioetatik (35-44 urtekoetatik) bakarrik %91ak badauzka 20 hortz baino gehiago.,

Hortz-galerak ondorio larriak dakartza, besteak beste, lokalak (aho-aldaketak) eta sistemikoak: mastekatzeko funtzioa murriztuz, estetikoa aldatuz, ondoeza eraginez, fonazio-funtzioa eta irensketa funtzioa aldatuz. Aldaketa guzti horiek pazienteren bizi-kalitatea murriztuko dute asko.

Hortz-galeraren kausa nagusia gaixotasun periodontala da. Periodontitisa hanturazko gaixotasuna da bakterioak hasita. Bere etiologiak faktore ugari ditu eta hortzen sostengu – ehunei eragiten dio.. Periodontzia I eta II ikasiz gero, ikasleek oinarrizko ezagutzak hartuko dituzte periodontoari eta inplanteei buruzkoak; horrela, ikasleek ikasiko dute gaixotasun periodontalen eta inplante inguruko ehunen diagnostiko periodontala eta pronostikokoak nola egitea; tratamendu oinarrizko periodontala eta kirurgikoaren oinarrizko ezagutza ere ikasiko dute.

80 hamarkadan Ehunen- Birsorkuntza Bideratua (EBB)-ren printzipioak ezarri zirenetik, inplante eta hortzen inguruko birsortzerako terapiak aldatu dute erabat gaiztotutako hortzen pronostikoa eta baita pazienteren hortzeriakoak.

Periodontzia IIan ikasleak tratamendu kirurgiko periodontalaren oinarrizko ezagutzak hartzen ditu, baina ez da posible birsorkuntzako tratamenduari buruz sakontzea.

Horregatik, 5. mailan hautazko irakasgaia , “Terapia Kirurgikoa Birsortzailea Periodontzian” izenekoak osatuko du bestelako irakasgaien ikasitakoa ( Periodontzia I, Periodontzia …); horrela ikasleak hartuko ditu behar duen gaitasunak terapia birsortzaileak ezagutzeko eta sakontzeko; horrela, terapia kirurgiko periodontalen ezagutza k sakontzeko (batez ere terapia birsortzaileak)

"Terapia Kirurgiko Birsortzailea Periodontzian" izeneko gaia Odontologia Graduko aukerako gaietako bat izango da. "HAUTAZKOTASUNA" izeneko 6. moduluaren barruan kokatuko da, hirugarren eta laugarren mailetan ematen diren "Periodontzia I" eta "Periodontzia II" irakasgaien irakaskuntzaren osagarri gisa, biak 4. moduluan.



Irakasgaiaren helburu nagusia da ikasleak hurrengo gaitasunak har ditzala:

• Hortz-erauzketa egin ondorengo hezur-gandorraren orbaintzea nola den jakitea.

• Tratamendu kirurgiko birsortzailea egiten bada, hortzen pronostikoa zein den jakitea.

• Ehunen-birsorkuntza bideratua (EBB) oinarrizko printzipio biologikoak ezagutzea.

• Ehunen-Birsorkuntza Bideratuen eta Hezur-Birsorkuntza Bideratuen terapia kirurgiko nagusiak ezagutzea.



Terapia Kirurgikoa Birsortzailea Periodontzian irakasgai hautazkoa denez, lagungarria izango da oso bestelako irakasgai klinikoari begira: Periodontzia II, Periodontzia I, Hortz-Protesi III, Patologia Terapeútica y Dental II, PIA I, PIA II, IMPLANTOLOGIA… Izan ere, irakasgai kliniko horietan behar-beharrezkoa da periodontoko ehunen eta inplante-inguruko ehunen ezaugarri kliniko eta erradiografiakoak ezagutzea, bai osasunean, bai gaixotasuna denean.

Bestelako gomendioak:

“Terapia Kirurgikoa Birsortzailea Periodontzian” arazo gehiegirik gabe egiteko, komenigarria izango litzateke menderatzea eta gaindituta izatea , besteak beste, “Anatomia”, “Biologia”, “Histologia”, “Mikrobiologia”, “Immunologia”, “Farmakologia”, “Aho-kirurgia “, “Periodontzia I eta II”.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

G1. Diagnostiko, pronostiko eta terapeutika egokia ezartzea patologia periodontalean eta inplantazio inguruko ehunetan, tratamendu birsortzailearekin tratatua izateko bateragarria dena

G2. Oro har, konplexutasun mugatuko tratamendu multidiziplinarra, sekuentziala eta integratua diagnostikatzea, planifikatzea eta egitea adin eta baldintza guztietako pazienteetan eta premia bereziak dituzten pazienteetan (diabetikoak, hipertentsiodunak, onkologikoak, transplantatuak, immunodeprimituak, antikoagulatuak, besteak beste) edo minusbaliatuetan.

G3. Erradiografiak eta odontologia-praktikan garrantzitsuak diren irudian oinarritutako beste prozedura batzuk hartu eta interpretatzea, diagnostikoa eta tratamendu-plana ezartzeko

G4. Pazientearen eskakizun estetikoak zehaztea eta identifikatzea, haren kezkak asetzeko

G5. Tratamendu periodontal egokia ezartzea, honako hauek barne: anestesia loko-erregionaleko teknikak aplikatzea, ehun periodontalen eta/edo inplantazio ingurukoen hantura-prozesuen tratamendu farmakologikoa eta kirurgikoa.

Horrez gain, infekzio akutuak (periodontalak) maneiatzeko gai izango da, preskripzio farmakologikoa eta alderdi kirurgiko errazak barne, eta identifikatu eta artatu egingo ditu.

edozein larrialdi odontologiko, tratamendu egokia ezartzeko



Zeharkako gaitasunak:

G6. Periodontzian kooperatiba-lanetan taldean lan egitea, birsortze-terapia barne: zereginetan laguntzea asistentzialak, kasu klinikoak eztabaidatzea eta presuntzio-diagnostiko bat, diagnostiko diferentzial bat eta azken diagnostiko bat ezartzea, Ondoren, pazienteari diziplina anitzeko tratamendu integrala emateko plan egokia ezartzeko.

G7. Autoikaskuntzako trebetasunak garatzea terapia birsortzaile periodontal eta periinplantarioaren arloan

G8. Ahozko eta idatzizko komunikazioko trebetasunak garatzea, testuinguru bakoitzean terminologia egokia erabiliz.

IRAKASKUNTZA-EMAITZAK

Ikasleek hurrengo irakaskuntza-emaitzak (IE) garatuko dituzte:



1. eta 4. gaitasunei lotutakoak:

IE1. Hortzak atera ondoren hezur-gandorra orbaintzearen funtsezko elementuak identifikatzea

IE2. Periodontal birsorkuntzaren, Kirurgia Plastiko Periodontalaren eta inplantologiari aplikatutako hezur-birsorkuntzaren printzipio biologikoei buruzko ezagutzak eskuratzea

IE3. Birsorkuntza periodontalean eta kirurgia plastiko periodontalean erabiltzen diren teknika kirurgikoak ezagutzea eta identifikatzea, bai eta teknika horien arrakastari lotutako faktoreak ere.



2., 3. eta 4. gaitasunei lotutakoak:

IE4. Behar bezala egin historia klinikoa, azterketa periodontala eta ezarpen inguruko ehunen miaketa

IE5. Simulatutako arazo klinikoen kasuetako zeinuak eta sintomak koherentziaz aztertzea, ebidentzia zientifikotik abiatuta, gaixotasun periodontalen eta periinplantarioen diagnostiko diferentziala eta amaiera emateko.

IE6. Gaixotasun periodontalaren eta inplantazio ingurukoaren diagnostikoa eta pronostikoa egiteko behar diren miaketa osagarriak (erradiologikoak, serologikoak eta mikrobiologikoak) behar bezala identifikatzea eta eskatzea

IE7. Proba diagnostikoetan lortutako datuen analisitik abiatuta, tratamendu integraleko plan bat behar bezala ezartzea, bai eta gaixotasun periodontalen eta inplantazio ingurukoen pronostiko indibidual eta orokor bat ere, bai eta birsorkuntza periodontala izan dezaketen lesioena ere, lesio horiei lotutako arrisku-faktoreak identifikatuz, tratamendu birsortzailearekin edo gabe hortzen pronostikoa baldintzatuko dutenak, eta pronostiko orokorrean duten eragina.



5. gaitasunarekin zerikusia dutenak:

IE8. Pazienteei tratamendu periodontala behar bezala ematea, haien behar terapeutikoen arabera.



6. gaitasunarekin lotutakoak:

IE9. Laguntza-zereginetan laguntzea (periodontograma eta serie erradiografikoa egitea), kasu klinikoen informazioa aztertzea eta presuntzio-diagnostikoa, diagnostiko diferentziala eta azken diagnostikoa proposatzea, bai eta kasu simulatuen eta kasu errealen diziplina anitzeko tratamendu-plan integralak ere.



7. gaitasunarekin zerikusia dutenak:

IE10. Periodontziaren eremuko informazio zientifiko garrantzitsua modu autonomoan eta lankidetzan aztertzea, eremu horretako arazo espezifikoen konponketan aplikatzeko (terapia birsortzaile periodontalak), eta identifikatzea zein tratamendu kirurgiko den egokiena eta horri lotutako arrisku-faktoreak, proposatutako terapiaren arrakasta baldintzatuko dutenak



8. gaitasunarekin zerikusia dutenak:

RA 11. Egoera desberdinetara egokitutako terminologia eta idatzizko hizkuntza akademikoa erabiltzea: odontologoa-pazientea eta profesionalen artekoa.

IE12. Terminologia eta ahozko hizkuntza egokiak erabiltzea, hainbat egoeratara egokituak: odontologoa-pazientea eta profesionalen artekoa



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.-GAI TEORIKOAK

1.Gaia: Hezur gandorra: prozesu albeolarretatik edentulismo osoa izan arte. Hortz-erauzketa egin ondorengo aldaketak, bai albeoloaren barnean, bai albeoloaren kanpoan. (2 ordu)

2. Gaia: Kirurgia periodontala egin ostean zauriaren orbaintzea. Inplante inguruko ehun bigunen eta gogorren orbaintzea eta sendaketa. (2 ordu)

3. Gaia. Periodontoko birsorkuntzan pronostiko-faktoreak: pazienterekin, hutsune edo akatsarekin eta hortzarekin lotutakoak. (ordu 1)

4.Gaia. Orbaintze periodontalaren josturaren garrantzia eta abordatze kirurgikoa , birsorkuntza lortzeko. (ordu 1 )

5.Gaia. Ehunen. Birsorkuntza Bideratua (EBB)-ren printzipio biologikoak eta bere garapena Ebidentzia zientifiko ikuspuntutik indikazio terapeutikoak. (2 ordu).

6 Gaia: EBB-n mintzak eta biomaterialak.. (ordu 1 )

7.Gaia. Birsorkuntza Periodontal biologikoki aktiboa: bestelako ikuspegia. Non dago muga? (ordu 1)

8. Gaia. Birsorkuntza Periodontalari aurka zein estrategia klinikorik daukagun? Nola erabaki baliabide hoberena. (2 ordu)

9. Gaia. Terapia mukogingibala. Kirurgia plastika periodontala (4 ordu)

10.Gaia. Inplante jartzerakoan, hezur-gandorraren gehitzeko prozedurak (2 ordu):

• Hezur- Birsorkuntza Bideratuaren printzipio biologikoa.

• Mintzak eta mentuaren biomaterialak.

• Albeoloaren babesa.

• Hezur-gandorraren gehitzea: altuera eta lodiera

11.Atzeko uztaia atrofikoren tratamendua. (2 ordu)



2.-EDUKI PRAKTIKOA:

2,1.-Mintegi klinikoak.

Arazoetan oinarrituriko irakaskuntza metodologia erabiliz, ikasleek magistralen bidez hartutako ezagutzak (diagnostikoarenak eta pronostikoarenak) finkatuko dituzte eta kasu klinikoaren tratamendu egokia ezarriko dute, ebidentzia zientifikoa oinarrituta. (15 ordu)

2.2.-LABORATERGIKO PRAKTIKAK: (12 ORDU)

1.-Kanpo kirurgikoa prestatzea. Mikrokirurgian erabiltzen den tresneria. (ordu 1)

2. Periodontzian erabiltzen diren jostura-teknikak.(2 ordu)

Teknika desberdinen aurkezpena

Analogo batean teknika horiek egitea

3.-Fantoma periodontala batean eta laborategian, hortzen inguruko hutsune angeluarrean EBB/Amelogenina teknikak aplikazioa (3 ordu)

4.- -Sinu maxilarraren igotzeko teknika kirurgikoa. (2 ordu)

5.- Hezurraren Birsortze Bideratua/Gidatua nola aplikatu inplante inguruko hezur-hutsunean. (2ordu)

6.- Animalia-ereduan kirurgia mukogingibalaren teknika ezberdinak aplikatzea. (2ordu)

2.3.-PRAKTIKA KINIKOAK (24 ordu)

Ikasleak behatzaile eta laguntzaile gisa lagunduko du MFP Periodonciako eta MFP Osteointegrazioko eta Ahozko Errehabilitazioko ikasleek hortzetan eta inplanteetan egindako prozedura kirurgikoetan.

MetodologiaToggle Navigation

Hainbat metodologia erabiliko dira. Ikasleek ikaskuntzaren emaitzak gauzatzeko, hainbat metodologia erabiliko dira:

IE1, 2, 3, 4, 5: "Periodontziako Terapia Kirurgiko Birsortzaileko oinarrizko ezagutzak eskuratzea", aldikako eta hezurretako tratamendu birsortzailean aplikatu ahal izateko, talde osoari eskola magistralak emango zaizkio, irakasgaiaren kontzeptuzko edukiak azaltzeko.

IE6, 9, 10, 11, 12, 13: Mintegien bidez gauzatuko dira, arazoak konpontzeko eta kasu klinikoak aurkezteko metodologian oinarrituta; lan horiek egiteko, mintegiak saio bikoitzetan emango dira, eta ikasleak taldeka banatuko dira, irakasle tutore arduradun batek gainbegiratuta.

IE7, 8: Laborategiko praktikak egingo dira eredu simulatuen gainean; ikasleak taldetan banatuko dira, irakasle tutore arduradun batek gainbegiratuta.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Portfolio (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio mota guztiei aplikagarriak diren ebaluazioaren aspektu orokorrak (jarraia eta bukaerakoa):



1. Bertaratzea eta eduki praktikoen egitea: Nahitaezkoa da bertaratzea, eta eduki praktiko guztiak egin eta gainditzea modu independentean; izan ere, horiei esker, irakasgaiaren IE edukien % 90 lantzen baita, eta, beraz, ez bertaratzeak ezingo ditu gainditu araudiak ezarritako mugak, eta behar bezala justifikatu beharko da. (UPV/EHUko ikasleen araudia, 2016ko azaroko ebazpena, (https://www.ehu.eus/documents/3026289/3106907/Reglamento_Alumnado_UPV_EHU.pdf)

2. Bukaerako-ebaluazioa (betebeharrak): Ikasle batek ebaluazio jarraituari uko egiten badio eta amaierako proba bakarra eskatzen badu, proba praktikoan aldez aurretik aurkeztuko dela berretsi beharko du (proba baino 3 aste lehenago gutxienez). Ez-betetzeak edo ez aurkezteak automatikoki ez gainditzea ekarriko du bi deialdietan: ohikoa eta ez-ohikoa.

3. Lehentasunezko ebaluazio-sistema eta ikasgaia gainditzeko gutxieneko baldintzak: Ahal dela, ebaluazio jarraitua egingo da. Irakasgaia gainditzeko, eduki teorikoak eta praktikoak bereizita gainditu beharko dira.

4. Plagioa: Ezin da hirugarrenek egindako lanaren kopiarik edo imitaziorik aurkeztu norberarena balitz bezala. Ikasleek zitazio-arauak ezagutu eta erabili beharko dituzte. Plagio susmoak lanak baztertzea ekar dezake eta, ondorioz, ikasgaia ez gainditzea.





Ebaluazioa % 100eko irakaskuntza presentzialarekin.



-Ebaluazio jarraitua.

Ebaluazioa osatuta egongo da:

1..-Ebaluazio jarraitua:irakasgaiaren notako % 60 atal hauek izango ditu:

Batetik, mintegian aurkeztutako kasu klinikoen ebazpena , parte hartze aktiboa,eta bestetik, Laborategi.praktikak egitea eta horietan parte-hartze aktiboa izatea kontuan izango dira ikasleen ebaluazio jarraitua egiteko.

2. Amaierako probaren erakusketa eta portafolioa: irakasgaiaren notaren % 40

Ebaluazio jarraituan ebaluatu ez den irakasgaiaren zatiari buruzko azken proba izango da, eskola magistraletan eta mintegietan garatutako alderdi teorikoei edo kasu klinikoei buruzko proba baten bidez, lanen edo irakurketen azalpena eta portafolioaren aurkezpena barne.



Ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko prozedura.

Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez agertzea.



Azken ebaluazioa. Irakasgaiaren ebaluazioan honako hauek sartzen dira:

1.- Ebaluazio jarraitua: ikasgaiaren notaren % 30.

Mintegietan aurkeztutako kasu klinikoen parte-hartzearen eta ebazpenaren etengabeko ebaluazioa, laborategiko eta klinikako praktiken bertaratzea eta egitea, ikasleek aktiboki parte hartuz.

2.- Banakako azken azterketa: ikasgaiaren notaren % 70. Etengabeko ebaluazioan ebaluatu ez den irakasgaiaren zatiari buruzko ahozko azken proba izango da, eskola magistraletan eta mintegietan garatutako alderdi teorikoei edo kasu klinikoei buruzko proba baten bidez, lanen edo irakurketen azalpena barne.



Azken ebaluazioa aukeratzen duten ikasleek gutxienez 10etik 7ko kalifikazioa lortu beharko dute irakasgaia gainditzeko. Beharrezkoa da alderdi praktikoa eta teorikoa bereizita onartzea.



Ebaluazioa irakaskuntza erdi-presentzialarekin, COVID19ren antzeko egoera epidemiologikoaren ondorioz.

Irakaskuntza presentzialean eta telematikoan egindako jarduera guztien etengabeko ebaluazioa, ebaluazio-irizpide orokorrak kontuan hartuta. Irakasleek irakaskuntza presentziala ordezkatzeko proposatutako saio eta lan guztiak nahitaezkoak izango dira, eta irakasgaiaren ebaluazioaren parte izango dira.

Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da deialdira ez aurkeztea.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehen esan dugun bezala, mintegiak eta laborategi praktikak egitea derrigorrezkoa da. Horrek esan nahi duela, ikasleek, mintegiak eta laborategi .praktikak egin eta emaitza positiboa izan dutenek, baina zoritzarrez ez dute irakasgaia gainditu oiko deialdian, proba idatzia bakarrik egingo dute ez-ohiko deialdian.



Azterketa galdera laburrezkoa izango da

Ikasleek ezohiko deialdiari uko egiteko prozedura.

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez agertzea..



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Pijama eta txano klinikoa
Odontologiako Zerbitzu Klinikoak ezartzen duen material espezifikoa
Interneterako sarbidea duen gailu elektronikoa (ordenagailu eramangarria, tableta, smartphonea...)
Material didaktikoa

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Aguirre-Zorzano L.A., Estefanía-Fresco R., García-De-La-Fuente AM (2017).Diagnóstico periodontal: conceptos

básicos. EHU-OCW.https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=433;

-Aguirre-Zorzano L.A., Estefanía-Fresco R., Fernández-Jiménez A., García-De-La-Fuente AM.(2019).Tratamiento

periodontal no-quirúrgico.EHU.OCW 2018; https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=470;

-Aguirre-Zorzano, L.A., Estefanía-Fresco R., Fernández Jiménez A., García-De la Fuente A.M.(2022) Enfermedad

periodontal y periimplantaria: nuevas claves diagnósticas [2022/10][cas]. ISSN 2255-2316

https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=585

-Amine et al. (2019). Periodontal root coverage.An Evidence-Based Guide to Prognosis and

Treatment.Springer.https://link.springer.com/book/10.1007/978-3-030-20091-6

-Berglundh et al.(2021) Lindhe´s Clinical Periodontology and Implant Dentistry. 7th edition, ed. Wiley Blackwell,

Munksgaard

-Chambrone, L (2015). Evidence-Based Periodontal and Peri-Implant Plastic Surgery: A Clinical. Roadmap from

Function to Aesthetics" Editorial Springer. http://link.springer.com/book/10.1007/978-3-319-13975-3

-Chambrone, L., Ortiz, G. A., & Valenzuela, S. G. (2022). Tissues: Critical Issues in Periodontal and Implant-Related

Plastic and Reconstructive Surgery. Quintessence Publishing Company, Incorporated.

-Nares(2020)Advances in Periodontal Surgery. Springer.https://link.springer.com/book/10.1007/978-3-030-12310-9

-Rateitschack KH, Rateitschack Pluss EM, Wolf HF. Atlas de Periodoncia.2ª Ed Salvat. Barcelona 1991.

-Younes et al. (2015).Sinus Grafting Techniques.A Step-by-Step Guide.https://link.springer.com/book/10.1007/978-3-

319-11448-4

-Zuhr O. & Hürzeler M.(2012).Plastic-Esthetic Periodontal and Implant Surgery. A microsurgical aproach. Quintessence

Publishing



Artículos de interés:

-Supplement to Journal of Periodontology: (2015). Proceedings of the 2014 AAP Regeneration Workshop –

Enhancing Periodontal Health Through Regenerative Approaches. (Varios Autores)

-Periodontology 2000:

-2015 (junio) volumen 68

-2017: volumen 73, nº 1

-2018, volumen 77, nº 1

-Aguirre-Zorzano, L. A., García-De La Fuente, A. M., Estefanía-Fresco, R., & Marichalar-Mendía, X. (2017).

Complications of harvesting a connective tissue graft from the palate. A retrospective study and description of a new

technique. Journal of clinical and experimental dentistry, 9(12), e1439–e1445

-Bjarni et al.(2014):" Sinus floor elevation utilizing the transalveolar approach" Periodontology 2000, Vol. 66, 2014,

59–71

-Fernández-Jiménez, A., García-De-La-Fuente, A. M., Estefanía-Fresco, R., Marichalar-Mendia, X., Aguirre-Urizar, J.

M., & Aguirre-Zorzano, L. A. (2021). Complete root coverage in the treatment of Miller class III or RT2 gingival recessions:

a systematic review and meta-analysis. BMC oral health, 21(1), 145. https://doi.org/10.1186/s12903-021-01494-3

-Fernández-Jiménez, A., García-De-La-Fuente, A. M., Marichalar-Mendia, X., Aguirre-Zorzano, L. A., & Estefanía-

Fresco, R. (2023). Treatment of deep single RT2 and RT3 antero-mandibular gingival recessions with a combination of

surgical techniques: A case series study. Journal of esthetic and restorative dentistry : official publication of the American

Academy of Esthetic Dentistry ... [et al.], 10.1111/jerd.13120

-Fernández-Jiménez, A., Estefanía-Fresco, R., García-De-La-Fuente, A. M., Marichalar-Mendia, X., Aguirre-Urizar, J.

M., & Aguirre-Zorzano, L. A. (2023). Comparative study of the modified VISTA technique (m-VISTA) versus the coronally

advanced flap (CAF) in the treatment of multiple Miller class III/RT2 recessions: a randomized clinical trial. Clinical oral

investigations, 27(2), 505–517.

-Sculean et al. (2008). Regeneration of periodontal tissues: combinations of barrier membranes and grafting

materials–biological foundation and preclinical evidence: a systematic review. Journal of clinical periodontology, 35,

106-116

-Susin & Wikesjö (2013). Regenerative periodontal therapy: 30 years of lessons learned and unlearned". Periodontol 2000., Jun;62(1):232-42



Material docente en formato video (EHUTB):

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jimenez A, García-De-La-Fuente A M.(2018)Implantes dentales: carga inmediata y provisionalización.

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jimenez A, García-De-La-Fuente A M.(2018).Implantes dentales: implantes dentales e injerto de tejido conectivo.

-Aguirre-Zorzano LA, Estefanía-Fresco R, Fernández-Jimenez A, García-De-La-Fuente A M.(2018)Terapia quirúrgica: elevación de seno maxilar e implantes dentales en la misma sesión.

-Fernández-Jimenez A, Estefanía-Fresco R,García-De-La-Fuente A M.,Aguirre-Zorzano LA (2021)Técnica VISTA modificada (m-VISTA) en el tratamiento de RT2.

Gehiago sakontzeko bibliografia

UPV/EHU-ko liburutegi zentraleko aldizkari elektronikoak:
-Periodontology 2000
-Journal Clinical of Periodontology
-Clinical Oral Implant Research
-Journal of Periodontology
-International Journal of Periodontics and Restorative Dentistry
-Journal of Periodontal Research …

UPV/EHU-aren datu baseak:
-PubMed; https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/
-ISI Web Of Knowlegde; https://www.recursoscientificos.fecyt.es/
-Scopus; https://www.recursoscientificos.fecyt.es/
-Cochrane Library; https://www.cochranelibrary.com/

Aldizkariak

Gazteleraz argitaratutako aldizkariak:

- Periodoncia Clínica (Periodoncia y Osteointegración aldizkarira ordezkatzen du); http://www.sepa.es/web_update/periodoncia-clinica-presentacion/

Periodoncia y Osteointegracion; http://www.sepa.es/web_update/po-home

Web helbideak

Sociedad Española de Periodoncia (SEPA): https://www.sepa.es/;
European Federation of Periodontology (EFP): https://www.efp.org/;
American Academy of Periodontology (AAP): https://www.perio.org/

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala