Helduen eta Haurren Patologia Medikoa27251
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Titulazioa
- Odontologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 27251
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Materia teoriko handia duen irakasgai honek gaixotasunak identifikatzeko zantzuak eta sintomak nola ezagutu erakusten du.
Aho barrunbeko agerpenak aztertzen ditu gaixoaren osotasunean, osasunaren eta gaixotasunaren egoera orokorra kontuan harturik.
Gaixotasunen ezaugarri orokorrak eta, zenbait kasutan, ezaugarri bereziak ematen ditu ezagutzera. Horrez gain, paziente odontologikoaren arretan, agerpenak eta horien ondorio fisiopatologikoak aztertzen ditu.
Pediatria eta Medikuntza sailek batera ematen dute.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Odontologiako ikasleak Helduen eta Haurren Patologia Medikoa irakasgaia amaitzean:
. Pazienteen osasun egoera orokorra egoki ebaluatuko du.
. Gaixotasun sistemiko latenteak dituzten pazienteak identifikatuko ditu.
. Medikuntzaren eta hortzetako jardueraren arteko erlazioak ezarriko ditu.
Landuko dituen gaitasunak:
. Kontsultaren arrazoi nagusia eta gaixotasunaren historia identifikatzea. Pazientearen historia kliniko orokorra eta fitxa klinikoa egitea, haren erregistroak leialtasunez islatuko dituena.
. Gaixotze, sendatze eta osatze prozesu orokorrak ezagutzea; besteak beste, honako hauek: infekzioa, hantura, hemorragia eta koagulazioa, orbaintzea, traumatismoak eta sistema immunearen asaldurak, degenerazioa, neoplasia, asaldura metabolikoak eta nahasmen genetikoak. Sistema organikoei eragiten dieten nahasmendu eta gaixotasunen ezaugarri patologiko orokorrak ezagutzea.
- Gaixotasun sistemikoen ahoko agerpenak ezagutzea.
- Odontologia jarduerari eta bihotz-biriketako suspertze teknikei lotutako larrialdi mediko ohikoenak ezagutzea eta bideratzen jakitea.
- Giza Nutrizioari buruzko ezagutza egokiak edukitzea; bereziki, elikadura eta dieta ohiturek aho-hortzetako gaixotasunen prebentzioarekin eta osasuna zaintzearekin duten erlazioari erreparatuta.
- Pediatriaren ezaugarriak ikastea, hazkundearen eta garapenaren barne medikuntza gisa. Jaioberrien, edoskitzaileen, haurren eta nerabeen berezko prozesu patologikoak analizatzea.
- Patologia pediatrikoaren berezitasunak eta helduekiko ezaugarri bereizleak planteatzea.
Koordinazio bitartekoak moduluaren deskribatzailean agertzen dira.
Pediatria eta Medikuntza saileko irakasleek ematen dute irakasgaiak.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Haurren Patologia Medikoa - Gaztelaniaz
Tema 1.- Patología respiratoria en la infancia
Tema 2.- Síndrome anémico en el niño
Tema 3.- Patología digestiva en la infancia
Tema 4.- Fiebre y antitérmicos en Pediátria
Tema 5.- Enfermedades hemorrágicas en la infancia
Tema 6.- Patología ORL en la infancia Aula:
Tema 7.- Manejo de la crisis convulsiva. Convulsión febril.
Tema 8.- Patología nefrourológica en la infancia
Tema 9.- Patología Infecciosa. Calendario vacunal.
Seminarios: Enfermedades Exantemáticas en la infancia
Presentación Alumnos: Sedo analgesia en pediatría y Anafilaxia.
Prácticas de Aula: Lesiones orales en los niños, Patología Odontología y RCP Básica Pediátrica
Prácticas de Aula: Lesiones orales en los niños II
Helduaren Patologia Medikoa
1. gaia: Bihotz-gutxiegitasuna. Kontzeptua, adierazpen klinikoa eta tratamendu orokorra. Kor pulmonale kronikoa eta birikako enbolia.
2. gaia: Sinkopea.
3. gaia: Jaiotzetiko kardiopatiak. Balbulopatiak.
4. gaia: Arteriosklerosi koronarioa: kontzeptua, epidemiologia eta prebentzioa. Kardiopatia iskemikoa. Arritmia arruntenak.
Bat-bateko heriotza: intzidentzia, etiologia eta mekanismoak.
5. gaia: Endokarditis infekziosoa. Miokarditis eta miokardiopatiak.
6. gaia: Hipertentsio arteriala: hipertentsio esentsiala eta sekundarioak. Ebaluazio klinikoa eta tratamendua. Baskulopatia periferikoa.
7. gaia: Hestegorriko gaixotasunak: Disfagia. Errefluxua. Gaixotasun peptikoak.
8. gaia: Beherakoak. Idorreria. Hesteetako gaixotasun peptikoak
9. gaia: Neoplasia tubo digestibo
10. gaia: Pankreaseko patologia. Behazun-xixku eta Behazun bideetako gaixotasunak.
11. gaia: Asma bronkiala: Etiopatologia, Klinika, diagnostikoa eta tratamendua. Bronkitis kronikoa. Etioptogenia, bilakaera eta tratamendua. Bronkitis akutua. Buxadura bronkiala eragiten duten beste prozesuak.
12. gaia: Neumonia, kontzeptua, sailkapena. Germen Gram positiboek, negatiboek eta anaerobioek eragindako neumonía. Aktinomikosia eta Nokordiosia, Legionellak eragindako neumonía. Q sukarra, Mycoplasma pneumonie. Hegaztiek eragindako gaixotasunak (ornitosiak)
13. gaia: Birika tuberkulosia. Epidemiologia. Forma klinikoak, prebentzioa eta tratamendua. Pleura-gaixotasuna. Isuri pleurala. Diagnostiko diferentziala.
14. gaia: Bronkio eta birikako minbiziak. klinika, diagnostikoa eta tratamendua.
15. gaia: Giltzurrun gutxiegitasuna. Giltzurrun gutxiegitasun akutua. Etiologia. Klinika. Tratamendua. Giltzurrun gutxiegitasun kronikoa. Sindrome uremikoa. Giltzurrun gutxiegitasun aurreratuaren maneiua. Dialisia. Funtsak. Konplikazioak. Giltzurrun trasplantea. Immunologia. Konplikazioak.
16. gaia: Glomeruluetako gaixotasunak. Glomerulonefritis akutu eta subakutua. Sindrome nefrotikoa. Nefritis interstizialak. Analgesikoengatiko nefropatia. Nefropatia toxikoak. Nefropatia buxatzailea. Gernubideetako infekzioak. Klinika. Tratamendua. Nefrolitiasia. Giltzurrun basoen asaldurak
17. gaia: Trigeminoaren neuralgia. Paralisi fazial periferikoa.
18. gaia: Nerbio sistema periferikoa eta gaixotasun neuromuskularrak. Orno muinaren patologia
19. gaia: Meningitisa eta nerbio sistema zentralaren beste gaixotasun infekziosoak.
20. gaia: Garuneko infartu eta odoljarioak.
21. gaia: Sinkope eta krisi epileptikoak.
22. gaia: Alkoholismoaren eta beste intoxikazio batzuen eragin neurologikoak. Garezur oinarriko garun tumoreak.
23. gaia: Gaixotasun neurodegeneratiboak I.
24. gaia: Metabolismo hidrosalinoaren eta Azido-Base orekaren patologia orokorra.
25. gaia: Hipotalamo-hipofisi sistemaren patologia orokorra. Tiroideko eta paratiroideko patologia orokorra.
26. gaia: Sail gorriaren patologia. Leukozitoen patologia. Hemostasia eta koagulazioaren patologia.
27. gaia: Estreptokokoak sortutako gaixotasunak. Estafilokokoak sortutako gaixotasunak. Salmonellosia. Bruzelosia.
28. gaia: Arnas aparatuko birusak. Gripea. Herpes Birusa. GIBak sortutako infekzioa.
29. gaia: Artritis erreumatoidea. Artropatia seronegatiboak. Hezueri eta azido uriko altua odolean.
30. gaia: Lupus eritematoso sistemikoa. Ehun Konektiboko beste gaixotasunak. Baskulitisak
Mintegiak: Historia klinikoa, arrisku kardiobaskularra, minaren maneiua, Kasu klinikoak, gaixo bereziak, osasun sistema eta gaixotasun sistemikoen agerpenak aho barrunbean.
Gelako Praktikak: Ahoko ultzerak. Gibeleko gutxiegitasuna duten pazienteen ezaugarritasunak.
Azterketa erradiologikoak medikuntzan. Zer eta zertarako diren. Gaixo erreumatikoaren azterketa. Ospitalizazioaren aukerak. Eguneko ospitalizazioa, Etxeko ospitalizazioa eta Egonaldi Laburreko ospitalizazioa.
MetodologiaToggle Navigation
A) Gaiaren eduki kontzeptualak azaltzen dituzten klaseak emango dira. Ikaslearen norbanako lana bultzatuko da, azaldutakoez gain material bibliografikoa eskainiz. Irakaskuntza lana tutoretza pertsonalizatuez osatzen da. Tutoretza pertsonalizatua ez da derrigorrezkoa.
B) Mintegiak egingo dira, ikasleen talde txikiek emango dituzte, aurrez irakasleak bideratu ondoren. Asistentzia derrigorrezkoa da.
C) Gelako praktika eta praktika klinikoak derrigorrezkoak burutuko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 85
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
OHIKO DEIALDIA: ORIENTABIDEAK ETA UKO EGITEAK
Azterketa partzial baztertzaile bat egongo da, edukia Haurraren Patologia Medikoari buruzkoa izango da. Azterketa erantzun anitzeko testa izango da. Galdera bakoitzak 4 erantzun posible edukiko ditu. Erantzun zuzena bakarra da eta puntu positibo baten balio du. Okerra den erantzun bakoitzak, aldiz, 0,33 puntu negatibo balio du. Bestalde, azterketa partzialak edukia kanporatzeko aukera ematen du. Materia kanporatzeko, %70 puntu edo gehiago lortu behar da.
Azterketa finala, erantzun anitzeko testa izango da eta partzialaren ezaugarri berdinak ditu. Hau da, galdera bakoitzak 4 erantzun posible edukiko ditu. Erantzun zuzena bakarra da eta puntu positibo baten balio du. Okerra den erantzun bakoitzak, aldiz, 0,33 puntu negatibo balio du.
Azterketa finalean, partzialaren bidez kanporatu ez duten ikasleek, bigarren partzialeko galderetatik aparte, lehen partzialeko gaien inguruko galderak izango dituzte. Eta kanporatu dutenek aldiz, bigarren partzialeko gaien galderak izango dituzte, Helduaren Patologia Medikoa, hain zuzen ere.
Deialdia gainditzeko puntuen, %50 edo gehiago atera behar da.
Azterketa hau 2023ko maiatzaren 16an egingo da Medikuntza eta Erizanitza Fakultatean.
Mintegi eta praktiketara agertzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.Praktika eta mintegien kalifikazioa gehituko da baldin eta ohiko azterketa gaindituta badago.
Ikasleek aukera izango dute ohiko deialdiari uko egiteko horretarako ezarrita dauden arauak betez gero.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EZ-OHIKO DEIALDIA: ORIENTABIDEAK ETA UKO EGITEAK
Ez-ohiko azterketa, test motakoa finala parekoa izango da. Data, ekainaren 28an, Medikuntza eta Erizanitza Fakultatean, Leioan, izango da.
Ez-ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ez aurkeztea.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
OINARRIZKO BIBIOGRAFIA
Oinarrizko bibliografia
Erderaz
ROSE LF. Medicina Interna en Odontología. Ed. Salvat, 1992.
Sisinio de Castro. Manual de Patología General. Pérez Arellano, J.L. Ed. Elsevier Masson, 8ªed. 2020.
Nelson Tratado de Pediatría, 21º Edición, 2 volúmenes., Elsevier, Madrid 2020
Manual Pediatría. M. Cruz Hernández, Ed., 4er Edición. Ergón. Madrid 2020
Euskaraz
Edurne Ugarte. Patologia orokorra. Elhuyar edizioak, Usurbil 2005. Osasungoa euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote sariaren irabazlea (2001)
Aldizkariak
Elhuyar
Osagaiz
AMF
Gehiago sakontzeko bibliografia
C. Farreras, C.Rozman. Medicina Interna. Elsevier, Barcelona, 19ª edición, 2020
Aldizkariak
Elhuyar
Osagaiz
AMF
Web helbideak
Interneteko helbide interesgarriak
http://www.ehu.eus
http://www.biblioteka.ehu.eus
http://www.osakidetza.euskadi.net http://www.coeb.com/
http://www.oeegunea.eus
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|