XSLaren edukia

Hortz Protesia I27241

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Odontologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27241

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3063
Mintegia1020
Laborategiko p.6240

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Odontologia graduan dagoen Hortz protesietako lehenengo irakasgaia da. Irakasgaia 2.mailan aurkitzen da eta ikasleak lehenengo kontaktua izango du Hortz Protesiaren munduarekin. Bai gero beste Protesiaren inguruko beste hiru ikasgaietan eta bai graduko beste hainbat irakasgai garatzeko kontzeptuak ikasiko ditu bertan.

Bai hortzen anatomiaren inguruko jakinduriak eta bai oklusioaren inguruko kontzeptuak graduko beste irakasgai guztietan kontuan hartu beharko dituzte eta bai bere eguneroko jardueran odontologo bezala behin gradua gainditzerakoan ere.

Irakasgai honek bi atal bereizten ditu,lehenengoan HORTZ PROTESIAK, ikasleak murtxikatze aparatuaren miaketa funtzional bat egiten ikastea eta barailaren biomekanika ezagutzea miaketa funtzional baten bidez du helburuen artean. Ereduen muntaia artikulagailuan egiten ikasi beharko du eta azterketa oklusal bat egiteko gai izan beharko da.

Bigarren atalean, HORTZ MODELATUAN, ikasleak hortz zizelkatzean trebatu beharko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Murtxikatze aparatuaren egiturak ezagutzea eta bere miaketa egiteko pausuak ezagutzea eta aplikatzen jakitea. Oklusioa aztertzen ikastea



2. Loki-barailetako giltzaduraren biomekanika ezagutzea eta barailaren mugimenduaren erregistro sistemak ezagutzea eta murtxikatze-mugimendu funtzionalak interpretatzen jakitea



3. Ikasleak masailezurraren eta barailaren arteko jarrerak ezagutzea, erregistrorako teknika ezagutzea eta egiteko gai izatea. Ereduen diagnosia, muntaia eta herskuntza arteko erregistroak prestatzeko gaitasuna izatea, artikulagailu motak ezagutuz



4. Errestaurazio odontologikoetan oklusioa doitzeko prozedura klinikoak eta oklusioaren zizelkatze selektiboa ezagutzea eta egiteko gai izatea



5. Arauz kanpoko ohiturak eta aho patologian duen garrantzia ezagutzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1go Gaia. Irakasgaiaren aurkezpena.

2. Gaia. Hortz-anatomia. Orokortasunak. Hortzen izendapena eta sailkapena.

3. Gaia. Hortz-hagin iraunkorrak. Aurreko taldea. Erdiko goi-ebakortza. Kanpo egitura, muin barrunbea eta muin kanalak.

4. Gaia. Erdiko behe-ebakortza.

5. Gaia. Goi-betortza.

6. Gaia. Behe-betortza.

7. Gaia. Lehenengo eta bigarren goiko haginaurreko hortzak.

8. Gaia. Lehenengo eta bigarren beheko haginaurreko hortzak.

9. Gaia. Lehenengo goi-hagina.

10. Gaia. Lehenengo behe-hagina.

11. Gaia. Behin-behineko hortz-haginak. A

12. Gaia. Murtxikatze aparatuaren osagaiak(I). Muskuluak eta hezurrak

13. Gaia. Murtxikatze aparatuaren osagaiak (II). Lotailuak eta loki baraileko giltzadura.

14 eta 15 GaiaK.LBGren Biomekanika, funtzioa eta oklusioa.Oinarrizko barailaren mugimenduak, Posselt-en diagrama ikuspuntu sagital, frontal eta horizontalean. Murtxikatze aparatuaren mugimendu funtzionalak. Murtxikatzea, fonazioa, irensketa, eta arnasketa (I eta II).

16. Gaia Murtxikatzearen nerbio-kontrola. Inguru-aldeko hartzaile sentikorrak. Aho-aurpegietako erreflexuak. Murtxikatzea ekintza automatiko bezala. Murtxikatze mugimendu funtzionalen erregulazioa.

17. Gaia. Barailaren eta masailezurraren arteko harremanak. Gailur arteko kontaktu gehienezko posizioa eta Erlazio zentrikoa..

18. Gaia. Teoria Oklusalak

19. Gaia. Hortzen lerrokatzea eta oklusioa: Hortzen posizioa mugatzen duten faktoreak. Arku barruko lerrokatzea. Angle-ren klaseak .

20. Gaia. Oklusioaren morfologiaren mugatzaileak: Atzeko eta aurreko mugatzaileak. Mugatzaile bertikalak eta horizontalek.

21. Gaia. Oklusio fisiologikoa eta ez fisiologikoa. Oklusio terapeutikoa.

22. Gaia. Arauz kanpoko ohiturak. .

23. Gaia. Artikulagailuak (I): Aurpegi arkua, motak eta erabilgarritasuna.

24. Gaia. Artikulagailuak (II). Motak eta ezaugarriak.

25. Gaia. Barailaren eta masailezurraren arteko harremanen erregistro teknikak.

26. Gaia. Oklusioaren azterketa.

27. Gaia. Errestaurazio sinpleak eta anitzak burutzeko oklusio beharrizanak

28. Gaia. Oklusio-trauma.

29. Gaia. Hortzen zizelkatze selektiboa.

30. Gaia. Kasu klinikoak eta beraien ebazpena oklusioaren ikuspuntutik.

EGITARAU PRAKTIKOA

1-5 Praktikak: Hortz atalen modelatze eta tailua. Aurreko taldea. Erdiko goi- eta behe-ebakortzak.

6-10 Praktikak: Goi- eta behe-betortzak.

11-15 Praktikak: Atzeko taldea. Herste-aurpegia. Lehengo goiko eta behekohaginaurreko hortzak

16-21 : Praktikak Lehengo goi- eta behe-haginak

22-23 Praktikak: Programazio eta praktika eskuliburua. Beharrezko materialaren banaketa.

24-29 Praktikak: Inprimakiak hartzea (ikasle bakoitzak 6). Inprimakien hausketa. Ereduak ebaki eta zokalatu

30-31 Praktikak: Atzeko ardatz banda aurkitzea: zinematikoa eta hautazkoa. Oklusio diagnosi eta tratamendua egiteko erreferentzia puntu eta planoak. Aurpegi arkua erabiltzeko puntu eta planoak.

32-35 Praktikak: Plano horizontaleko mugimendu erregistroak. Aho barruko erregistroa garatzeko pletinak eraiki eta arku gotikoaren erregistroa hartzea

36-39 Praktikak: Ereduen muntaia artikulagailuan I: gehiegizko gailur arteko kontaktuaren posizioan.

40-43 Praktikak: Ereduen muntaia artikulagailuan II: barailaren erlazio zentrikoko posizioan.

44-47 Praktikak: Aho barruko eskanerrekin inprimaki digitalak eta gailur arteko kontaktu gehienezko posizioko eta erlazio zentrikoko erregitroak hartzea

48-49 Praktikak: argizarizko oklusio-erregistroak artikulagailuan egin, banaka doitzeko. Aurreranzko eta alboetaranzko argizariak.

50-52 Praktikak: Gehienezko gailur arteko jarreraren eta erlazio zentrikoko oklusio azterketa

53-58 Praktikak: banakako errestaurazioetarako oklusioa doitzea. Errestaurazio anitzetarako oklusioa doitzea.

59-60 Praktikak: Zizelkatze selektibo osoaren bitarteko oklusioa doitzea

61-62 Praktikak: Oklusio azterketa.

MINTEGIAK:

1go eta 2. Mintegia: Hortz modelatze eta tailua

3. Mintegia: oklusio atalaren mintegien banaketa, azalpena eta egitaraua

4. Mintegia: Aho barneko eskanerrak. Berrikuspen bibliografikoa eta ezagueren eguneratzea.

5. Mintegia: T scan. Berrikuspen bibliografikoa eta ezagueren eguneratzea.

6. Mintegia: Mod Jaw. Berrikuspen bibliografikoa eta ezagueren eguneratzea.

MetodologiaToggle Navigation



Presentzailak (o.)

(ikasgelan)



Klase Magistralak 30

Mintegiak 10

Ikasgela Praktikak

Laborategi Praktikak 62

Ordenagailu Praktikak

Praktika Klinikoak





GUZTIRA 102

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honek bi atal desberdin ditu, bata Hortz Oklusioa, irakasgaiaren 2/3 balio dituena, eta bestea Hortz Modelatua, irakasgaiaren 1/3 balio duena. Irakasgaia gainditzeko eta batazbesteko nota bi atalekin egin al izateko, ezinbestekoa izango da atal biak gaindituak izatea independienteki

Ohizko eta ez-ohizko azterketak egutegi akademikoan agertzen diren datetan burutuko dira, honetaz aparte hortz modelatuaren atala amaitzerakoan beste azterketa bat izango da, honen data urtero 2.mailako koordinatzaileekin finkatuko da.

Irakasgaia gainditzeko atal biak gaindituak egon behar dira, ohizko azterketan atal bietako bat bakarrik gainditzen bada, ez ohiko azterketarako gainditutako atalaren nota gorde ahalko da, gero batazbestekoa egiteko atal bien artean.

Mintegiak eta laborategi praktikak beteak egon behar dira irakasgaia gainditzeko.

HORTZ MODELATUA (1/3)

OHIZKO AZTERKETA

Atal teorikoaren eta praktikoaren idatzizko azterketa bat izango da.

Teoria arloko azterketa: Teoria atalean 20 galdera egongo dira. Test erako azterketa izango da, bost erantzun zuzenekin eta bakarra egokia izanda. Ez da puntu negatiborik egongo bi erantzun markatu ezean galdera berean. Gainditzeko 32 puntu izan beharko ditu ikasleak

Laborategi praktikak: azterketa praktiko bat egongo da 20 puntu balioko dituena. Hauetariko 5 puntu hortz baten aurkezpenak hortz horren kronologia eta dimentsioak aipatuz balioko ditu. Beste 5 puntu hortz horren bost aurpegietako marrazkiak balioko du, eta azkenik 10 puntu hortz horren zizelkatzeak balioko du.

Hortz modelatuaren atala gainditzeko bai azterketa teorikoaren eta praktikoaren gutzienezko nota 32 izan beharko da.

Nota hau 1etik 10erako eskala batera eramango dugu, non 32 puntu 5 bat izango den eta 40 puntu 10 bat.

Azken nota hau, Estomatologia II-ko sailari komunikatuko zaio batazbestekoa kalkulatzeko atal biak (hortz modelatu eta hortz oklusioa) gainditu badira soilik

Praktiken %10era baino gehiago huts eginez gero (justifikatuta edo ez) ez da atal hau gaindituko.

Mintegiak:. %10era baino gehiago huts eginez gero(justifikatuta edo ez) ez da atal hau gaindituko. Atal hau gainditze ezinbestekoa izango da irakasgaia gainditzeko.



HORTZ OKLUSIOA (2/3)

OHIZKO AZTERKETA

Idatzizko azterketa: hortz oklusioaren notaren %70a balioko du. Test erako galderaz eta galdera laburrez osatuko da, bakoitzak azterketaren %50a balioko du. Test erako 25 galdera egongo dira. Galderak 4 erantzun posible izango dituzte, eta bakarra izango da egokia. Zuzena ez dena aukeratuz gero 0,25eko puntu negatiboa izango du. Galdera motzak 10 izango dira. Azterketa teorikoa gainditua izateko 10etik 5 atera beharko da. Ezinbestekoa izango da azterketa teorikoa gainditua izatea Hortz oklusioaren atalean batazbestekoa egiteko gainontzeko atalekin

Laborategi praktikak: hortz oklusioaren notaren %20a balioko du. Praktiken helburuak bete beharko dira atal hau gainditzeko. Praktiken %10era baino gehiago huts eginez gero (justifikatuta edo ez) ez da atal hau gaindituko. Huts egiteengatik edo helburuak ez direlako betetzen, atal hau ez bada gainditzen ahozko azterketa egingo da. Beharrezkoa izango da 5 bat ateratzea ahozko azterketa gainditzeko

Mintegiak: hortz oklusioaren notaren %10a balioko du. Ikasleari proposatutako lanak bete beharko dira lan-taldeetan. %10era baino gehiago huts eginez gero(justifikatuta edo ez) ez da atal hau gaindituko. Atal hau gainditze ezinbestekoa izango da irakasgaia gainditzeko.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZ OHIZKO AZTERKETA

Ikasleak gainditu ez duen atalen azterketa egingo da. Hortz modelatuaren edo oklusioaren atalak ohizko azterketan gainditu badituzte nota hau gordetzeko aukera izango du.

Ohizko azterketan irakasgaia gainditu ez duten ikasleak, ez ohizko azterketa egiteko aukera izango dute. Ez ohiko azterketa honek izango dituen azterketa eta ekintzetara aurkezteko aukera izango dute. Ez ohiko deialdi honen ebaluaketa sistema, azken ebaluaketarena izango da. Azken froga honen emaitzak ohiko azterketan ebaluatu diren antzera neurtuko dira. Kurtsoan zehar lorturiko emaitza positiboak gordetzeko aukera izango da. Emaitz negatiboak izan baditu kurtsoan zehar ikasleak, emaitz horiek ezin izango dira mantendu ez ohiko deialdi honetan, eta ikasleak notaren %100a lortzeko aukera izango du.

Ikasleak azken ebaluaketan ebaluatua izateko aukera izango du nahiz eta ebaluaketa jarraian parte ez hartu. Horretarako, ikasleak irakasgaiko irakasle arduradunari idatziz kurtsoko lehenengo 18 asteetan aurkeztu beharko dio bere errenuntzia.



Ezohiko deialdiak ohiko deialdiaren irizpide berberak erabiliko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Praktika eskuliburua
Sailak eskuratutako praktiketarako laborategirako materiala
Mestra Artikulagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Evaluación, diagnóstico y tratamiento de los problemas oclusales. Ed. Salvat, 1991.



La oclusión en odontología restauradora. Gross, M.D. Ed. Labor, 1986.



Oclusión. Ash, M.; Ramfjord, S. Ed. Mc Graw-Hill Interamericana. 1995



Gnatologia. Principios y conceptos. Dos Santos, J. Ed. Actualidades Médico-Odontológicas. 1992.

Anatomía dental, fisiología y oclusión. Wheeler, 7ª Ed. Interamericana. McGraw-Hill, Madrid, 1994.

Anatomía y terminología dental. Ashley R., Kirby T. y Harry R.P.. Ed. Limusa.

Morfología dentaria. Carlsen O. Ed. Doyma. Barcelona, 1988.

Anatomía dental. Diamon. Ed. Limusa.

Anatomía dental, aplicaciones clínicas. Voelfel J.B.,Ccheid, R.C. Ed. Massons.



Aldizkariak

Int J Prosthodont.
J Prosthetic Dentistry
Rev. Española de Prótesis Estomatológica
Quintessence Int.
Int J Oral Maxillofac Implants
J Am Dent Assoc

Protes Dent.

Dent Today

Int J Comput Dent.
Pract Odontol
Dent Cadmos
Minerva Stomatol.
Rev Fac Cien Med Univ Nac Cordoba.

Web helbideak

http://www.cochrane.org/reviews/en/topics/84.html
http://www.nlm.nih.gov/
www.iadr.com
www.sepes.org/
www.facedental.es
www.infomed.es

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala