XSLaren edukia

Fisiologia Medikoa I27284

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
8
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27284

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2442
Mintegia1632
Gelako p.2030
Laborategiko p.2214

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Fisiologia Medikoa I (FMI) nahitaezko irakasgaia da eta Medikuntzako Graduaren bigarren kurtsoan ematen da. Irakasgai hau Giza Gorputzaren Morfologia, Egitura eta Funtzioa deituriko Modulu I-ean kokatzen da eta Fisiologia Medikoa II irakasgaiarekin osatzen da. Biak , Morfologia, Egitura eta Funtzioa II izeneko gairi dagozkio, Anatomia III, Anatomia IV eta Histologia Mediko Berezia irakasgaiak barneratzen dituela eta elkarrekin erlazionatzen direlarik.



FMI irakasgaiak Medikutzan Graduatuak gaitasun profesionalak garatzeko jakin behar dituen Giza Fisiologiari buruzko funtsezko eduki teoriko-praktikoak heltzen ditu. Giza gorputzaren funtzionamendua nolakoa den irakasten duen gaia da. Fisiologian, “homeostasia” kontzeptua, gakoa da. Termino honek, gorputz-prozesuek era koordinatuan lan egiten dutela deskribatzen du, gorputzari funtzionamendu normal eta egonkorra emanez eta kanpoko aldaketei (ingurumenari) zein barnekoei (azaldatutako funtzioei) erantzunak egokituz direlarik.



Irakasgai honen helburu akademikoa da, aparatu eta sistemen funtzionamendua ulertzearen bidez, osasun-egoeran, giza organismoaren funtzionamendua ikasleari ezagutaraztea, modu aplikatuan, gaixotasunak sortzeko mekanismoekin erlazionatutako aldeak aurreikus ditzan lagunduz. Era honetan fisiopatologia arloarekin ere lotzen da. Irakaskuntza praktikoaren bidez ikaslegoa prestatzen du ere bai problemak eta egoera zehatzen aurrean irtenbideak bilatzeko eta emateko, ikasitako kontzeptuak aplikatuz, etorkizun profesionaleko bidean aritzeko nahian.



Fisiologia arloa oso erlazionatuta dago Biokimika, Immunologia, Anatomia, Farmakologia, Histologia, Patologia Orokorra eta bestelako gaiekin, guztien artean praktika medikoaren oinarri zientifikoak ematen dituztelarik.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Giza gorputzaren organo, aparatu, eta sistema desberdinen funtzionamenduari buruzko kontzeptuak, prozedurak , oinarriak eta teoriak, osasun egoeran, modu egokian azaldu.

2. Kanpoko zein barneko aldakuntzetara egokitzeko, homeostasia (giza gorputzak funtzionamendu ohikoa eta egonkorra izateko egiten duen lan koordinatua) lortzeko asmoz, giza gorputzak burutzen dituen ekintzak fisiologikoak aurreikusi eta argudiatu.

3. Organo, aparatu, eta sistema ezberdinen funtzionamendua baloratzeko beharrezkoak diren datu kualitatibo eta kuantitatibo aztertu, osasun egoerari zein gaixotasunari dagozkionak identifikatuz. IKASGAIAREN TESTUINGURUA

4. Medikuntzako oinarrizko probak landu eta ulertu, erabiltzeko prozeduran eta interpretazioan enfasi berezia jarriz.

5. Funtsezko egoera fisiopatologikoetan inplikatzen diren mekanismo fisiologikoak era kritikoan, ulertu eta baloratu. Kasu klinikoak aztertzearen bidez asaldatuta dauden parametroak identifikatu, konpentsazioko mekanismoak igarri eta kaltetuta egon daitezkeen organo-sistema-funtzioak ondorioztatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ODOLA ETA ORGANO HEMATOPOIETIKOAK

Gai hauetan hematien ezaugarri orokorrak, eritropoiesiaren mekanismoak eta hemolisia aztertzen dira. Plaketen fisiologia eta hemostasian betetzen duten funtzioa ere bai. Leukozitoen ezaugarri orokorrak, leukozito-mota eta hantura prozesua aztergai izango dira.

Saio praktikoetan hematologiari buruzko kasu klinikoak eta odol analisien txostenaren interpretazioa landuko dira. Hemostasiaren balorazio funtzionala ere burutuko da.



ZIRKULAZIO-APARATUA : BIHOTZ-FISIOLOGIA

Bihotz-zikloa. Bentrikuluko sistole eta diastolea: aldiak eta gertaera mekanikoak. Bihotz-gastua edo bihotz-bolumena minutuko. Gastu-erregulazioa. Bihotz-legea. Bihotzaren inerbazio begetatiboa eta haren eragina bihotz-frekuentzia eta taupada-bolumenaren gain.

Saio praktikoetan bihotz-parametroen neurketarako teknikak azalduko dira; elektrokardiografia eta fonokardiografia teknikak egiten eta emaitzak interpretatzen ikasiko dute . Kasu klinikoen azterketa.



ZIRKULAZIO-APARATUA : SISTEMA BASKULARRA

Gai hauetan zirkulazio arterialaren ezaugarri orokorrak, aztertzen dira. Presio arteriala. Pultsu arteriala. Mikrozirkulazio-kontzeptua. Difusio eta iragazketa-birxurgapen-fenomenoak kapilarretan. Zirkulazio linfatikoa. Zirkulazio benosoa. Errenina-angiotentsina-aldosterona sistema. Zirkulazioaren nerbio-erregulazioa.

Saio praktikoetan presio arterialaren neurketa aztertuko da eta hipertentsio arteriala diagnostikatzeko oinarriak emango zaizkie.Ekokardiografiaren oinarriak. Odol hodiko fluxuaren esplorazioa. Kasu klinikoen azterketa.



IRAITZ- SISTEMA ETA GORPUTZ-LIKIDOAK

Gai hauetan, giltzurrun-funtzioaren fisiologia aztertzen da. Nefrona funtzio-unitate gisa. Aparatu justaglomerularra. Glomerulu-iragazketa. Inulina eta kreatininaren argitzea. Hodi-birxurgapenaren mekanismoak. Hormonen eragina hodi-birxurgapenaren gain. Hodi-birxurgapena nefronako toki desberdinetan. Hodi-jariapena. Ur-birxurgapena. Kontrakorronte mekanismoak. Basopresina edo hormona antidiuretikoaren eragina.

Saio praktikoetan homeostasia mantentzean giltzurrunek duten garrantzia azalduko da ariketen bidez. Giltzurrunen funtzioaren adierazleen neurketa eta balioen interpretazioa.



ARNAS APARATUA

Gai hauetan arnasketaren fisiologia aztertzen da. Aireztapen albeolarra. Tarte hila. Difusioa mintz albeolo-kapilarrean zehar. Aireztapena eta perfusioaren arteko erlazioa biriketan. Airea eta odolaren banaketa irregularra. Oxigeno- eta CO2aren garraioa odolean. Hemoglobinaren saturazio-kurba. Laborategian ohiko teknikak erabiltzen eta baloratzen ikasiko dute: arnas-bolumenen neurketa, espirometria, oximetria eta pulsioximetria.



DIGESTIO-APARATUA

Gai hauetan, digestio-aparatuaren funtzio nabarmenak aztertzen dira. Murtxikapena eta irensketa. Urdail-digestioa. Urdail-urina. Azido klorhidrikoa eta haren funtzioak. Urdail-mugimenduak. Are-urinaren konposizioa. Heste-digestioaren fisiologia. Gluzido, lipido, proteina eta gainerako substantzien xurgapena. Heste-mugimenduak. Heste lodiaren fisiologia. Bakterioen aktibitate entzimatikoa. Sabelustea.

Saio praktikoetan funtzio digestiboa aztertzeko probak aurkeztuko dira. Digestio aparatuarekin lotutako kasu klinikoen azterketa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan Irakaskuntza-ikaskuntzarako metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko dira batik bat eta irakaskuntza modalitate desberdinetara hoberen egokitzen direnak:

- Lezio magistralak presentzialak izango dira eta ikasle talde osoan azalduko dira; batez ere irakasgaiaren kontzeptu teorikoak aurkezten dira, ikasgaiaren ikuspegi orokorra eskaintzen zaie, aspektu konplexuetan bereziki erreparatuz eta bertan sortu daitezken zalantzak planteatzeko aukera eskainiz.

- Mintegietan eta gela praktiketan, presentzialak eta ikasle-talde txikian; kontzeptu teorikoen aplikazio praktikoa burutzen da: eduki teorikoetan sakontzea bermatu nahian gaitzen sintomatologia eta laborategiko proba funtzionalen emaitzak aztertzen dira; eta egoera fisiopatologiko desberdinetan inplikatuta ohi diren mekanismo fisiologiko era kritikoan baloratzen erakusten zaie (azaldatutako parametro eta konpentsazio mekanismoen teoria desberdinak ezagutuz) .Irakaskuntza aktiboa eta partehartzailea sustatzen da, kasu kliniko edota problemen ebazpenaren bidez. Indibidualki zein grupalki bideratuko dira, saioaren bukaeran lortutako emaitzak elkarrekin konpartituz eta hala badagokio irakasleari eginiko lanaren ebidentzia edo txostena entregatuz.

- Laborategi praktiketan medikuntzan erabiltzen diren oinarrizko proba funtzionalak aztertzen dira eta ikasleek praktikan jartzen dute, azpitaldetan. Azpimarratuko da teknika, prozedura eta interpretazioaren oinarri fisiologikoa eta aplikazio klinikoa.

Behar izan ezkero irakaskuntza ez presentzialerako metodologia erabiltzeko prestatuta gaude: bideo-tutorialak, simulazioko aplikazioak edota testuen irakurketa osatuko dira ariketa desberdinen bideraketarekin, galdetegi desberdinei erantzuten (gamifikazioa noizbehinka txertatuz), proba klinikoen interpretazioak gauzatuz, kasu klinikoak bideratuz, eztabaidarako foroan parte hartuz eta testuen ekoizpena zein aurkezpena sustatuz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Test motatako proba (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA: hainbat proba ditu, eta horietan galderen, ariketen eta kasu klinikoen bidez ikasleek lortutako ikasketa emaitzak baloratuko dira. Ondorengo derrigorrezko probak eta jarduerak izango ditu:



1. LAUHILEKOAN ZEHAR IDATZIZKO BI PROBA (nota osoaren %15a lortu daiteke bakoitzean): gai teoriko zein praktikoetan, ikasleek lortutako ulermen eta trebetasun maila ebaluatzeko. Lortutako puntuazioa, dena delakoa, beste probetako puntuazioarekin batuko da.



2. AMAIERAKO IDATZIZKO PROBA (nota osoaren %70 lortu daiteke). Bi bloketan banatuta dago:

2 .1 Irakasgaiaren edukiera teoriko osoari buruzkoa izango dena (%50): test motako galderak, galdera laburrak eta ariketa ezberdinez osatuta. Irakasgaiaren hasieratik amaiera jorratutako ikasgaien arteko loturak ezarriko dira eta ikasleak erakutsi beharko du integrazio maila egokia lortu duela.

2.2 Irakasgaiaren edukiera praktiko osoari buruzkoa izango dena (%20): test motako galderak, galdera laburrak eta ariketa ezberdinez osatuta. Lauhilekoaren hasieratik amaiera landutako oinarriko prozedura klinikoen eta datuen interpretazioaren ulermen maila egokia lortu dutela aztertuko da.

Azken proba hau gainditzeko ezinbestekoa da bloke bakoitzaren puntuazioaren erdia lortzea.



NOTA FINALA: Proba guztietan lortutako puntuazioaren batuketa da. Horretarako beharrezkoa da amaierako proba bakoitzean balio duten puntuazioren erdia ( %50) lortzea.



EBALUAZIOA OHIKO DEIALDIAN

1.- Kalifikazio finalean 5 puntu (10 puntutik) lortu ez denean irakasgaia SUSPENDITUTA dago eta ez ohiko deialdian errekupera daiteke.

2- Graduko Titulazio Ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren II Kapituluan, 8. artikuluan hitzez hitz esaten den bezala “Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienetan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita”.



BUKAERAKO EBALUAZIO-SISTEMA

Bi probetan gauzatuko da.

1. Idatzizko proba teoriko: 7 puntu

2. Idatzizko proba praktikoa: 3 puntu.

Lehenengo proban galderen eta azalpenen bidez, gaien arteko integrazioa maila neurtuko da. Eta bigarrenean prozedurazko ariketa eta interpretatzeko proba klinikoak ebaluatuko dira. Saio praktikoetan landutako gaixotasunen mekanismo fisiologikoen aldaeren ulermena, irudi, grafiko eta proba klinikoen oinarrizko interpretazioaren menperatze maila baloratzen ditu probak (jarraipeneko ebaluazio sisteman bezala).

Baldintza: proba bakoitzean balio duen puntuazio maximoaren %50 lortu behar da gainditutzat emateko.



Graduko Titulazio Ofizialetako ikasleen Ebaluaziorako arautegiaren 12 artikuluaren arabera:

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, horretarako agiria aurkeztuz (eranskina). Uko ez egitekotan, probara ez aurkezteak «suspentso» kalifikazioa jasoko du.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIOA EZOHIKO DEIALDIAN

Graduko Titulazio Ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren II Kapituluan, 9. artikuluan hitzez hitz esan bezala:

1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzak ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzak ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Graduko Titulazio Ofizialetako ikasleen Ebaluaziorako arautegiaren 12 artikuluaren arabera:

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, horretarako agiria aurkeztuz (eranskina). Uko ez egitekotan, probara ez aurkezteak «suspentso» kalifikazioa jasoko du

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleek gela birtualean (eGelan) klasean aurkeztutako ikasmaterialak eskura izango dituzte: klaseko aurkezpenak, artikuluak, lan-fitxak eta abar.
Derrigorrezkoa izango da laborategi praktiketara berezko batarekin joatea. Eta ezinbestekoa izango da ere bai, edozein praktiketara, beharrezko ikasmateriala eskuratzeko eta lantzeko dagozkien baliabideak eramatea: liburuak, testuak, apunteak, kopiak, tableta, ordenagailua eta abar).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Boron y Boulpaep. “Manual de Fisiología Médica”. Ed Boron and Boulpaep, 2022.

Costanzo, Linda S. “Fisiología”, 7ª ed. Elsevier-Saunders, 2021.

Fox, Stuart I. “Fisiología Humana”, 14º ed. McGraw-Hill. 2017

Ganong, William F “Fisiología Médica” 26ª ed. McGraw –Hill. 2020.

Hall, John E. “Guyton y Hall. Tratado de Fisiología Médica”, 14ª ed. Elsevier. 2021

Silverthorn, Dee U. “Fisiología Humana. Un enfoque integrado”, 8ª ed. Panamericana, 2019.

Tresguerres, Jesús A.F. "Fisiología Humana", 5ª ed. McGraw-Hill Interamericana. 2020.



UPV/EHU ARGITALPENAK

Aguirregoitia Marcos, Ekaitz eta Aguirregoitia Marcos, Naiara Fisiologia [2015/12][eus] UPV/EHU

https://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=351§ion=2&lang=es

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bickley, Lynn S. “Bates. Guía de Exploración Física e Historia Clínica”, 11ª ed. Lippincolt Williams & Wilkins 2013
Costanzo, Linda S. “Physiology. Cases and Problems”, 4ª ed. Lippincott Williams & Wilkins. 2012.
Eaton, Douglas C. "Fisiología renal de Vander", 6ª ed. McGraw-Hill Interamericana. 2006.
Hall, John E. “Guyton y Hall. Repaso de Fisiología Médica”, 4ª ed. Elsevier. 2021
Hall, John E. “Guyton y Hall. Compendio de Fisiología Médica”, 14ª ed. Elsevier. 2021
Keith N. Frayn “Metabolismoaren erregulazioa giza organismoan”. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (UPV/EHU), 2015.
West, John B. “Fisiología Respiratoria”, 8ª ed. Lippincolt Williams & Wilkins. 2009

Aldizkariak

OSAGAIZ: Osasun-Zientzien aldizkaria. http://www.osagaiz.eus/
Elhuyar aldizkaria https://aldizkaria.elhuyar.eus/
Osasungo Euskalduntzeko Erakundea http://www.oeegunea.eus/
ZIO bilduma: egungo ezagutza zientifikoa euskaraturik. Goi-mailako dibulgazioko liburuek https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/zio-bilduma
Sare argitalpenak: EHUko irakasleek prestatutako ikasmaterialen argitalpen elektronikoak eta liburuak. Termino-bilaketak, glosarioak kontsultatu eta material osorik deskargatzeko aukera
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/sare-argitalpenak

Web helbideak

Annual Review of Physiology: http://www.annualreviews.org/loi/physiol
Sociedad Española de Cardiología: http://www.secardiologia.es
Fundación española del corazón http://www.fundaciondelcorazon.com/
MedlinePlus: http://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/
Estructura funcional de aparatos y sistemas: http://www.visiblebody.com/
PubMed: http://www.ncbi.nlm.nih.gov/sites/entrez/
Advances in Physiology Education: http://advan.physiology.org/
UPV/EHUko Ikasmaterialen sare-argitalpenak : https://ikasmaterialak.ehu.eus/
Osasun zientziak. Medikuntza: https://ikasmaterialak.ehu.eus/medikuntza/esplorazio-kardiobaskularra
Praktika klinikoari buruzko gidak (Osakidetza)
http://www.americanheart.org

Non aurkitu informazioa? : https://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/home



TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala